Bigarren edizioa 2014-05-14

Pello Mari Otaño bertso paper lehiaketako epea zabalik

II. Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketa antolatu du Zizurkilgo Hernandorena kultur elkarteak. Heldua, gazte eta diasporako bertso jarrientzat izango dira sariak. Lanak aurkezteko epea, ekainak 22. Hernandorena elkarteak urteak daramatza Otañoren bizitza eta obra gaur egunera ekartzeko lan emankorrean, eta bertso-paper lehiaketa da ekimen horietako bat.

II. Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketa antolatu du Zizurkilgo Hernandorena kultur elkarteak. Hernandorena elkarteak urteak daramatza Otañoren bizitza eta obra gaur egunera ekartzeko lan emankorrean, eta bertso-paper lehiaketa da ekimen horietako bat. Lanak aurkezteko epea ekainaren 22 artekoa izango da.


Oinarriak eta baldintzak
Lehiaketa hiru maila ditu:
1.- Gazteen maila: 18 urte artekoentzat (1995a baino geroago jaiotakoak)
2.- Diasporakoen maila: Euskal Herritik kanpo jaio eta bizi diren euskaldunentzat, Argentinakoentzat bereziki.
3.- Helduen maila: 1995ean edo aurretik jaiotakoentzat.

LANAK - Gazte eta diasporakoen mailetan parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 6 eta gehienez 10 izango dira. - Helduen mailan, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 8 eta gehienez 12 izango dira.

GAIA - Maila guztietan gaia, neurria eta doinua libreak izango dira, bakoitzaren aukerakoak.

HELBIDEA Lanak e-postaz zein paperean jasoko ditugu eta helbide hauetako batera bidali behar dira: pedromariotano@zizurkil.net edo HERNANDORENA KULTUR ELKARTEA (Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketa) Iriarte etxea – Pello Mari Otaño plaza, 1 20159 - Zizurkil EPEA
Lanak 2013ko apirilaren 10aren aurretik bidaliko dira aipatu helbideetako batera. BALDINTZAK (guztiek bete beharrekoak)


Pello Mari Otañoren figuraz
"Bertsolaritzaren historia luzean, sortzailerik bikainenetako bat izan da Pello Mari Otaño Barriola, eta aparteko lekua merezi du. Zizurkilgo Errekalde baserrian jaio, 1857an, eta bertsolaritza giroan hazi zen Pello Mari: aitona, aita, osaba Joxe Bernardo, Bernardo anaia, Mikela amona eta Mikela arreba ere, denak maila handiko bertsolariak ziren. “Arnasarekin batera bertsoa irensten zuala kozkortu zan Pedro Mari”, Aita Zavalaren hitzetan. Pello Esnalek zuzen asko dioen bezala, “hasieran Errekalde baserria eta Karidadeko Bentaren artean banatzen ziren haren bizipen eta ametsak. Geroxeago Donostiatik Zizurkilerako joan-etorrietan. Eta bizitzaren azken zatian Amerika eta Euskal Herriaren artean”. Izan ere, hiru joan-etorri egin zituen Argentinara. Han, Santa Fe-ko Rosarion zendu zen 1910ean, bihotzekoak emanda. Bertsolari handia izan zen Pello Mari. “Amuritza etorri arte, beharbada gehienik eragin duen maisua izan da Otaño bertsolaritzan”, Juan Mari Lekuonaren aburuz. Baina, asmaren eraginez-edo, eztarriak ez zion gehiegi laguntzen bat-bateko bertsogintzarako eta «Kattarro» ezizena jarri zioten. Eztarri txar hari zor diogu, ziurrenik, Pello Mari Otañok idatzita utzi zigun bertso sorta eder eta oparoa."

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri