Eskolartekoa 2014-05-14

Arabako Eskolartekoa abiatu da, Gasteizen eta Zalduondon

Asteburuan ekin dio Arabako Eskolartekoak, Gasteizen eta Zalduondon. Umeak eta helduak aritu dira kantuan, lagunarte giroan. Helduen saioak kanporaketa ere izan dira maiatzaren 31an jokatuko den finalerako.
Asteburuan ekin dio Arabako Eskolartekoak, Gasteizen eta Zalduondon. Armentia Ikastolan izan genuen lehen geldiunea, 14tik beherakoek 50 lagun inguruko entzulegoa aurrean zutela. Lehendabizi 20 bat bertsolari gaztetxok Euskal Herrian puri purian dauden musika taldeen doinuak bertsotara ekarri zituzten. Ondoren bat-batean arituko zen boskotea oholtzaratu zen eta baita ikasturte osoan kantari fin aritu direla demostratu ere. Askari ederraren ostean 14tik 18 urte bitartekoen txanda iritsi zen, bajaren bat tarteko, Maddalen Arrausi, Ane Amor, Unai Anda eta Unai Argote aritu ziren kantuan. Gasteiztarrek Txapelketan aurrera egingo zutela erabaki zuten epaileek, Maddalen Arrausi eta Unai Argote.

Larunbat arratsaldean Lautadako gaztetxo eta gazteen topaketa izan zen Zalduondo Lazarraga jauregian. Aguraingo 5 gaztetxo lagun arteko saioan bat-batean aritu ziren lau oinak, bukaera emanda eta hitza emanda. Ondoren Zalduondoko bertso-eskolako 5 gazte aritu ziren bat-bateko lan exigenteagoekin. Epaileek erabaki zuten Egoitz Iradier eta Markel Yoyer sailkatzea Legution jokatuko den finalerako.

Datozen bi larunbatetan, Aramaion eta Kanpezun izango dira beste bi topaketak, eta finala Arabako Bertso Eskolen egunaren baitan, Legution, maiatzaren 31ean.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu