Alaia Martini elkarrizketa 2014-05-15

"Askabide handia izan ziren bertso idatziak bere garaian"

Bere garaian bertsopaper asko idatzitakoa da Alaia Martin. Gaur egun zabalpen gutxi ematen zaielakoan dago. Bat-bateko bertsoek ez bezala iraun egiten dutela iruditzen zaio, eta norberak egin nahi duenera gehiago hurbil daitekeela haien bidez.
 Garai batean bertsopaper asko idatzitakoa da Alaia Martin, "baina azken boladan enkarguzkoak ez badira oso gutxi. Momentu askotan ohitura neukan momentu horri bertsoak idazteko eta ziklo txiki asko itxi ditut horrela (...). Askabide handia izan ziren bertso idatziak bere garaian".

 Gaur egun bere bizitzan bertsopaperek ez dutela funtzio handiegirik betetzen uste du: "Enkarguz ekitaldi baterako egin izan ditut eta, nahiz eta gaur egun pereza pixka bat ematen didan, beti egiten dit ilusioa. Bertsomoviedak beste foku bat eman dio. Gaur egun ez dut uste zabalpen handiegirik daukatenik; ez diot sozializaziorik ikusten normalean".

 Dena den, bertso idatziek badute bat-batekoek ez duten zerbait: "Orain plazaz plaza nabilela bertsoak hor geratzen dira, plazako momentu eta leku horretan. Badoaz. Bertsopaperek hori daukate: hor geratzen dira, beren akatsekin. Bat-batekotasunak beti dauka halako haserre bat perfekzioarekin edo dena nahi bezain zehatz esan ezinarekin, eta bertsopaperek tarteka juxtu kontrakora eramaten zaituzte. Nahi adina denbora inberti daiteke bertso horretan, eta teknikoki hobetzeko eta zure esateko modu fidelenera itzultzeko modu ona dira".

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu