Alaia Martini elkarrizketa 2014-05-15

"Ikasleek euskal kulturarekin lotura ludiko xamarra izan dezaten saiatzen naiz"

Gaur egun Gipuzkoako Bertsozale Elkartean transmisio sailean dabil lanean, irakaskuntzan. Bertso-eskolak berari lagun talde bat eman diola dio.
 Alaia Martin Gipuzkoako Bertsozale Elkartean dabil lanean, transmisio sailean irakaskuntzan: "Bi astean behin joaten gara irakasleok eskola bakoitzera eta bertsolaritza lantzen dugu: bertsolariak ezagutu ditzaten, oinarrizko teknika... Nire kasuan, nahiko ingurune erdaldunetan nabilenez, euskal kulturarekin nolabaiteko lotura ludiko xamarra izan dezaten saiatzen naiz. Autokonfidantza hori lantzea ere garrantzitsua da niretzat: edonor gai dela minimoki kopla bat osatzeko. Agian bertsolari bat aterako da karanbolaz, edo gai-jartzaile bat, edo bertsozale bat... (...) Bereziki Irungo zonaldean ematen dut klasea, edo Oreretako inguru ez hain euskaldun batzuetan ere bai, baina ikusten dut gehienek bertsolaritzaren oroitzapen on xamarra hartzen dutela. Euskara lantzen duten ikasle askok lantzen dute halabeharrez beste modurik ez daukatelako gramatikari lotuta, baina agian alderdi ludikoago hori ez dute ikusten. Horretan beste mundu txiki bat badagoela eta ez dela imajinatzen duten bezain grisa adierazteko baliagarria iruditzen zait".

 "Presentzia handiko talde bat izan da bertso-eskola"

 Oiartzungo bertso-eskolaren papera herrian aldatu egin delakoan dago: "Oiartzuni bertso-eskolak egiten dion ekarpena da noizean behin saioren bat, laginen bat eskaintzea. Urte batzuetan, harrobi dezentea edukita, saioak eduki ditugu astebururo eta oiartzuarrak nekatu xamar dauzkagu beharbada, eta orain ari gara beste bide bat egiten oreka horretara iristeko. Gure aurretik lanean ibili zirenek dimentsio bat eta leku bat eman zioten bertsolaritzari. Presentzia handiko talde bat izan da bertso-eskola".

 Alaia Martini ere, ordea, egiten dio ekarpena bertso-eskolak: "Niri bertso-eskolak egiten didan ekarpena da beregan bertsoa daukala, eta lagun-talde bat bihurtu zaidala oso gertuko lagunekin osatua. Plazer bat da jende horrekin konpartitzea pasioa, denbora eta, kasu askotan, lana".

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa