Proiektua dagoeneko martxan da 2009-04-30

Hernaniko bertsolaritzaren historia liburu, DVD eta komiki formatoan

Hernaniko Bertso Eskola herriko bertsolaritzaren historia biltzeko lanetan ari da. Bertso Eskolak urte eta erditik gora darama proiektua lantzen eta helburua da bertsolaritzaren historia hiru formatotan argitaratzea: liburu formatoan, DVDan eta komikian, umeei begira. Hernaniko Bertso Eskolak iaz egin zituen 25 urte, eta data horren bueltan sortu zen herriko historia biltzeko grina.
Hernaniko Bertso Eskola herriko bertsolaritzaren historia biltzeko lanetan ari da. Bertso Eskolak urte eta erditik gora darama proiektua lantzen eta helburua da bertsolaritzaren historia hiru formatotan argitaratzea: liburu formatoan, DVDan eta komikian, umeei begira. Hernaniko Bertso Eskolak iaz egin zituen 25 urte, eta data horren bueltan sortu zen herriko historia biltzeko grina. Proiektua lehenengo fasean dago eta orain herriko bertsolari eta bertsolaritza eragileei elkarrizketak egiten ari dira, 20-30 egitea aurrikusten dute denera. Testigantza horiek oinarri hartuta egingo dute DVDa, datorren abenduan Bertsolatan aurkezteko asmoa dute. Elkarrizketak egiten Unai Agirre eta Jexux Mari Irazu ari dira. Proiektuaren bigarren fasea liburua izango da eta Estitxu Eizagirrek egingo du eta 2010ean argitaratuta egotea nahi dute. Hirugarren produktua Hernaniko bertsolaritza komiki formatuan izango da, batez ere umeei eta ikastetxeei begira egingo dena. Hernaniko Bertsolaritzaren Historia proiektuak Hernaniko Udalaren laguntza jaso du.

Hernaniko Bertso Eskolari buruzko informazio gehiago

http://www.argia.com/bertso-eskolak/herriak/hernani

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu