Asteburuko agenda 2014-08-22

Zortzi saio izango dira asteburuan

Gaur Ezkio-Itsason eta Bilbon izango dira hitzorduak; bihar Bilbon eta Arrasaten eta igandean Gorritin, Bilbon, Amezketan eta Ibarran.
 Abuztuko azkenaurreko asteburuan izango da bertsoez non gozatua. Gaur bertan bi saio daude iragarrita. Ezkio Itsason, Itsasoko plazako karpan bertso-afaria egingo dute iluntzeko 21:00etan Nerea Elustondo eta Anjel Mari Peñagarikanorekin.

 Bilbon, berriz, egunero bezala saioa izango da Santiago Plazan eguerdiko 13:00etan. Gaurkoan librean ariko dira Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio.

 Bihar ere Bilbon saioa izango da, ordu berean, Santiago Plazan. Miren Amuriza, Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi eta Unai Iturriaga dira bertan kantatzekoak.

 Arrasaten, berriz, Uribarri auzoan izango da saioa, jaietan. Amets Arzallus, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Maialen Lujanbio jardungo dira bertsotan Jokin Labayen gai-jartzaile dutela.

 Bukatzeko, iganderako beste lau saio daude iragarrita. Bilbon jaietako azkeneko saioa egingo dute Santiago Plazan. Onintza Enbeita, Jon Maia, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi dira bertan bertsotan aritzekoak.

 Ibarran San Bartolome jaietako bertso-saioa izango da Sustrai Colina, Jon Maia, Alaia Martin eta Anjel Mari Peñagarikanorekin.

 Gorritin ere jaietako saioa egingo dute frontoian, arratsaldeko 18:30ean. Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio izango dira bertan.

 Azkenik, Amezketan ere bertso-jaialdia izango da gaueko 22:30ean. Bixente Gorostidi, Agin Laburu, Unai Muñoa, Anjel Mari Peñagarikano eta Julio Soto ariko dira kantuan, Amaia Agirre gai-jartzaile dutela.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu