38. edizioa izango da aurten 2014-08-27

Bihar hasiko da Lizardi saria

Bi kanporaketa jokatuko dira Urpekoak elkartean bihar eta etzi, afalostean. Denera hamasei bertsolari gazte ariko dira bertsotan. Finala irailaren 5ean izango da.
 Gazte sariketen artean ospe handienetakoa daukana izango da Zarauzko Lizardi saria. Aurten 38. ediziora iritsiko da eta, ohi bezala, bi kanporaketa eta finala izango ditu.

 Kanporaketak bihar eta etzi jokatuko dira Zarauzko Urpekoak elkartean. Aurretik afaria izango da eta afalostean izango dira saioak. Bihar honako zortzi bertsolari hauek ariko dira kantuan:

 Eneritz Artetxe
 Jokin Bergara
 Aitor Bizkarra
 Hodei Iruretagoiena
 Arnaitz Lasarte
 Haritz Mujika
 Aitor Salegi
 Gema Urteaga

 Ostiralean, berriz, honako zortzikote hau ariko da:

 Jon Gurrutxaga
 Aratz Igartzabal
 Oihana Iguaran
 Aitor Irastorza
 Imanol Irazustabarrena
 Amaia Iturriotz
 Ane Labaka
 Amaia Urbieta

 Hamaseikote honetatik sailkatutako bertsolariek irailaren 5ean izango dute finala, Zarauzko Modelo Aretoan, gaueko 22:00etan.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»