Agenda 2014-08-28

Bost saio izango dira gaur

Artikutzan, Azkoitian, Lakuntzan eta Oikian saioak izango dira. Zarautzen, berriz, gaur abiatuko da Lizardi sariaren 38. edizioa.
 Gaurko bost saio daude iragarrita. Gehienak uda giroko saioak izango badira ere, Zarautzen Lizardi Sariaren 38. edizioa abiatuko da, afalostean, Urpekoak elkartean. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Eneritz Artetxe
 Jokin Bergara
 Aitor Bizkarra
 Hodei Iruretagoiena
 Arnaitz Lasarte
 Haritz Mujika
 Aitor Salegi
 Gema Urteaga

 Artikutzan berriz, egun osoko festa izango da. Tartean, arratsaldeko 16:00etan, Beñat Gaztelumendi eta Jon Martin ariko dira kantuan.

 Azkoitian bertso-afaria egingo dute Aizpurutxon iluntzeko 21:00etan, Julio Soto eta Iker Zubeldiarekin.

 Lakuntzan ere festa giroko saioa izango da. Eguerdiko 14:30etan hasita bertso-bazkaria eta bertso-poteoa iragarri dituzte. Eneko Lazkoz eta Julen Zelaieta izango dira protagonista.

 Azkenik, Zumaian Oikiako jaiak ospatzen ari dira. Eguerdian bertso-poteoa egingo dute Jexux Mari Irazu eta Julio Sotorekin.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu