Asteburuko agenda 2014-08-29

11 saio izango dira asteburuan

Gaur Zabaltzan, Laudion eta Zarautzen izango dira saioak; bihar Zornotzan, Erandion, Hondarribian, Elgoibarren, Hazparnen eta Etxalekun eta igandean Berriatuan eta Larrabetzun.
 Abuztuko azken asteburua ere bertso-saioz bete-betea dator. Gaurtik hasi eta igandera bitartean, hamaika saio daude iragarrita.

 Gaur bertan, Zabaltzan, bertso-merendua egingo dute Eneko Fernandezek eta Julio Sotok karpan, iluntzeko 20:00etan.

 Laudion, berriz, Ez da Kasualitatea bertso-saio musikatu berezia eskainiko dute iluntzeko 20:30ean Txosnagunean. Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi, Oihana Bartra eta Jone Uria ariko dira kantuan Amaia Agirreren esanetara. Musikari lanetan, berriz, Igor Arruabarrena eta Garikoitz Otamendi ariko dira.

 Zarautzen Bertsolari Gazteen Lizardi Sariko bigarren kanporaketa izango da afalostean Urpekoak Elkartean. Gaurkoan Jon Gurrutxaga, Aratz Igartzabal, Oihana Iguaran, Aitor Irastorza, Imanol Irazustabarrena, Amaia Iturriotz, Ane Labaka eta Amaia Urbieta dira kantatzekoak.


 Bihar ere saio bat baino gehiago izango da. Zornotzan bertso-afaria egingo dute iluntzeko 21:00etan Autzagane Jatetxean Xabier Amuriza, Amets Arzallus eta Igor Elortzarekin.

 Erandion iluntzeko 20:00etan izango da bertso-saioa, Udaletxe plazan. Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi eta Jone Uria jardungo dira bertsotan, Miren Loizagaren esanetara.

 Hondarribian urteroko bertso-jaialdia egingo dute Santiago Kalean, iluntzeko 20:00etan. Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Aitor Mendiluze eta Anjel Mari Peñagarikano dira bertan kantatzekoak, Karlos Aizpurua gidari hartuta.

 Elgoibarren, Baserritarren Eguna dela eta, egun osoz jardungo dira Xabier Arrizabalaga "Ziarda", German Meabebasterretxea eta Juan Mari Narbaiza.

 Hazparnen eguerdi eta bazkalostean izango dira saioak. Amets Arzallus eta Sebastian Lizaso ariko dira bertan.

 Azkenik, Etxalekun bertso-bazkaritan ariko dira Igor Elortza eta Julio Soto eguerdiko 14:30ean.

 
 Igandean beste bi saio daude iragarrita. Berriatuan, Milloi auzoan, eguerdian Uxue Alberdik eta Miren Amurizak bertso-bazkaria egingo dute.

 Larrabetzun eguerdiko 13:00etan izango da saioa, Eleizalde auzoan. Xabier Amuriza eta Anjel Mari Peñagarikano dira bertan kantatzekoak.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu