Ostiral honetan jokatuko da Zarautzen 2014-09-02

Lizardi Sariko finalistak erabakita daude

Bi kanporaketaren ondoren honako seikote hau ariko da gaueko 22:00etan Modelo aretoan: Jon Gurrutxaga, Aratz Igartzabal, Imanol Irazustabarrena, Amaia Iturriotz, Ane Labaka eta Arnaitz Lasarte.
 Zarauzko Bertso-Eskolak hogeita hemezortzigarrenez antolatu du aurtengoan Lizardi Saria. Aurtengoan hamasei bertsolari aritu dira kantuan. Ostiral honetan jokatuko da finala, Zarauzko Modelo Aretoan, gaueko 22:00etan. Honako seikote hau aterako da oholtzara:

 Arnaitz Lasarte
 Ane Labaka
 Amaia Iturriotz
 Imanol Irazustabarrena
 Aratz Igartzabal
 Jon Gurrutxaga

 Joan zen ostegun eta ostiralean jokatu ziren kanporaketak, Urpekoak elkartean. Lehendabizikoan Eneritz Artetxe, Jokin Bergara, Aitor Bizkarra, Hodei Iruretagoiena, Arnaitz Lasarte, Haritz Mujika, Aitor Salegi eta Gemma Urteaga aritu ziren. Bigarrenean, berriz, Jon Gurrutxaga, Aratz Igartzabal, Oihana Iguaran, Aitor Irastorza, Imanol Irazustabarrena, Amaia Iturriotz, Ane Labaka eta Amaia Urbieta izan ziren protagonista.

 Antolatzaileen esanetan, bi kanporaketetan giro ona izan zuten eta jendea hurbildu zen, ostiraleko kanporaketara bereziki.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu