Ostiralean banatuko dira sariak 2014-09-03

Alaitz Sarasolak irabazi du Basarri Bertsopaper Lehiaketa

"Belarritakoak" lanarekin irabazi du ordiziarrak. Bigarren Aitor Albistur geratu da, "Terrazako kafea" sortarekin. Lizardi Sariko finalean banatuko dira sariak.
 Alaitz Sarasola ordiziarrak irabazi du aurtengo Basarri Bertsopaper Lehiaketa, "Belarritakoak" lanarekin. Lehenago ere saritua izan da sariketa honetan, 2004an bigarren egin baitzuen.

 Aurtengoan bigarren saria Aitor Albisturrentzat izan da, "Terrazako kafea" sortarengatik. Oreretarrak ere sari ugari jaso izan ditu bertsopaperetan, Basarri saria ere bai tartean, eta Argia astekarirako ere sorta ugari idatzi izan ditu.

 Sari-banaketa ostiral honetan egingo da, Zarautzen. Gaueko 22:00etan Lizardi Sariko finala hasiko da Modelo Aretoan, eta ekitaldi berean banatuko dira Basarri Bertsopaper Lehiaketako sariak ere. 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu