Basarri Sariketa, Alaitz Sarasola txapeldun 2014-09-09

"Alabarekin bizitakoa kontatzeko beharra sentitu dut"

"Belarritakoak" izeneko bertso-sortarekin irabazi du 30.Basarri Sariketako txapela Alaitz Sarasolak. Berarekin hitz egiteko aukera izan dugu saria jaso ostean.
Eme jaioberriei belarritakoak janztearen erritualaz idatzi ditu bertsoak Alaitz Sarasolak, bere bizipenetatik; izan ere, "duela 8 hilabete jaio zen alaba semea ote den galdetzen" baitiote belarritakorik ez duelako.

Zer pentsa eman dio esperientziak Alaitzi, "haur jaioberriari beharrezko ez den sufrimendua, kontraesanak...." eta batez ere,  "8-10 bertso osatzeko adinako mamia".

Bapatean ere kantatu izan du Alaitzek. "Dozenerdi bat urte izango dira bertsoak idazteari utzi niola eta bapatekoa, are gehiago. Bertsolaritza oso gertutik bizi dut baina gai edo denbora faltagatik bazterrean izan dut bertsogintza. Banuen zer kontatua eta horregatik idatzi nuen bertso-sorta hau"

"Belarritakoak", Alaitz Sarasolaren bertso-sorta entzungai duzue Bertsoa.com-en.


Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu