Aitor Sarriegi 2014-10-21

Aitor Sarriegi: "Alde handia dago ikasitako doinu bat kantatu edo bapatean sortzen ari zarela"

Xabier Leteren "Lore bat zauri bat" kantutik sortu du doinu berria Aitor Sarregik Aitor Furundarenaren laguntzaz. "Lanean hasi eta etxe bat" izena hartu zuen doinuak Txapelketa Nagusiko Oiartzungo finlaurrekoan.
Aitor Furundarenak proposatu zion Xabier Leteren kantu baten moldaketa Aitor Sarriegiri. Aspalditik pentsatzen zuen honek “Lore bat zauri bat” kantuak balio zezakeela bertsotarako, baina ez zion soluziorik aurkitzen.

Furundarenak 10/ 8ko erritmoan hamaseiko handia moldatu zuen, eta Aitorrek Oiartzungo finalerdietan plazaratu. Handik, “Lanean hasi eta etxe bat” izena hartu du doinu berriak. Halere, Sarriegik ez zuela doinua behar bezala kantatu pentsatzen du “Momentu ona zen, gaia egokia, baina kantatzen gehiago gozatu behar nuen” dio beasaindarrak.

Igor Elortza eta Amets Arzallusekin ere hitz egin dugu bertsotarako doinu berriei buruz.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza