Patxi Iriart gelditu da bigarren 2009-04-27

Unai Gaztelumendirentzat izan da Hernandorena sariketa

Beraien atzetik gelditu ziren, hurrenez hurren, Ekhi Erremundegi, Itsaso Paia, Oier Lakuntza eta Ximun Cazaubon.
 Larunbatean jokatu zen Hernandorena sariketako finala, Aiherran. Honela gelditu zen sailkapena:

 Unai Gaztelumendi  322 puntu
 Patxi Iriart       321 puntu
 Ekhi Erremundegi   299 puntu
 Itsaso Paia        299 puntu
 Oier Lakuntza      288 puntu
 Ximun Cazaubon     283 puntu

 Bitxikeria moduan, aipatu beharra dago lehenengo lau sailkatuek animalia bana izan zutela sari moduan. Unairi oilarra eman zioten, Patxiri bildotsa, Ekhiri txerrikumea eta Itsasori oiloa. Era honetan, 1948an jokatu zen Hernandorena sariketa gogora ekarri nahi izan zuten antolatzaileek. Urte hartan sari berdinak eman zizkieten lehenengo lau sailkatuei. Honako hauek aritu ziren kantuan orduko hartan: Aldaz, Trounday, Argindegi, Irigaray, Iturria, Xanpun, Hiriart, Urruty, Mattin, Felix Iriarte, Zubikoa, Xalbador, Meltxor, Errexil, Xetre, Intzabi, Goikoetxea, Sarasola, A. Lekuona, Kalbo, Peno eta Kattabil.

 Informazio gehiago nahi izanez gero begiratu Garan edo egin klik hemen.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu