Bidearen eta aldaketaren finala izango da Xilabako laugarrena. Xialba Bertsulari Xapelketa bere bidea egiten ari da. Herrialde mailako xapelketarik gazteena da eta, era berean, ezinbesteko erreferentzia bihurtu da bertsolaritzaren paisaian. Eta Xilabak Xapeldun berria izango du aurtengoan. Buruz buru ere lehen elkarrekin arituko gabeko bi arituko dira. Bertsulari finalista berri bat ere izango du, Ramuntxo Christy. Finala 17:00etan hasiko da. Xapeldunari Txomin Ezponda bertsolariak jarriko dio txapela. Gaur aurkeztu du ekitaldia Bertsularien Lagunak Elkarteak.
Bidearen eta aldaketaren finala izango da Xilabako laugarrena. Xialba Bertsulari Xapelketa bere bidea egiten ari da. Herrialde mailako xapelketarik gazteena da eta, era berean, ezinbesteko erreferentzia bihurtu da bertsolaritzaren paisaian. Finalistak ere jada ez dira gaztetxoak, bertsolaritzan bidea egin dutenak baizik, eta zenbaitek oso bide luzea. Eta Xilabak Xapeldun berria izango du aurtengoan. Buruz buru ere lehen elkarrekin arituko gabeko bi arituko dira. Bertsulari finalista berri bat ere izango du, Ramuntxo Christy. Finala 17:00etan hasiko da eta sarrerak eskuragarri daudewww.bertsosarrerak.eu gunean.
Colina txapelerako hautagai nagusia, ez bakarra Sustrai Colina da xapeldun izateko hautagai nagusia, bere ibilbideaz gain, halaxe erakutsi duelako Xilabako kanporaketan zein finalaurrekoan. Ez da ordea hautagai bakarra. Odei Barrosok ere badaki zer den Xilabako buruz burukoan kantatzea, eta duela bi urte Colinaren aurretik gelditu zen eta bera da egungo txapeldunordea. Kanporaketan maila oso ona eman zuen, bereziki ofiziotan. Eneritz Zabaletabaionarrak ere pauso bat emana du. Finalean aurreko postuetan sailkatu izan da gehienean eta Euskal Herrikoan ere kantatua da. Aurten, Aiziritzeko finalaurrea irabazita, zuzenean sartu da finalera. Maddalen Arzallus itzuleran da, eta finaleraino itzuli ere. 2009an Euskal Herriko finalaurre ederra eginda, bolada batez bertso plazetatik atseden hartzea erabaki zuen. Fresko itzuli da eta bere dohaiak erakutsiak ditu. Xumai Murua ere beterano bat da Xilabako finalean. Azkaindarrak finalaurre polita egin zuen Larresoron eta berak bota zuen bertsorik onenetakoa puntu erantzunean. Finaleko berria, Ramuntxo Christy. Ahierrakoa sortzez eta Maulen bizi denak bi saio politik egin ditu, batez ere kanporaketakoa. Denbora gutxian koska lanketa handia erakutsi du plazan eta bere arrastoa utzi nahiko du finalean ere.
24 bertso xapela irabazteko Azken hiru finaletan bezala, Xilabak bi zati izango ditu. Sei bertsolarik kantatuko dutena lehenik eta buruz burukoa gero. Lehen saioan agurra eta 15 bertso puntuagarri kantatuko dituzte bertsolariek. Eta buruz burukora pasatzen diren biek 9na bertso.