Bertso-jaialdia Usurbilen 2015-07-14

Santixabeletako bertsoaldiak ikusgai

Urtero bezala bertso-jaialdia egin zuten Usurbilgo Santixabel jaietan, aurten lehenengo aldiz Santixabel egunean. Ederra zegoen plaza, bertsozale asko elkartu zen herriko frontoian eta maila horretako saioa egiteko prest igo ziren oholtzara Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu, Andoni Egaña eta Aitor Mendiluze. Inaxio Usarraldek egin zituen gai-jartzaile lanak.
Urteroko zita bilakatu da Usurbilgo bertsozaleentzat jaietako bertso-saioa. Usurbilgo bertso-eskolaren faltan herriko hainbat bertsozale arduratu dira saioa antolatzeaz eta aldaketa batzuk egin dituzte, "froga moduan" esan digu Iñaki Agirresarobe "Tola" antolatzaileak.

Lehen jaietako larunbatean egin ohi zuten jaialdia eta aurten Santixabel Egunean antolatu dute. Badirudi usurbildarrei ez zaiela asko axola, aurten ere plaza bete-betea baitzegoen aurreko urteetan bezala.

Eta beste aldaketa bertso-paper lehiaketako sari-banaketari dagokiona. Orain arte jaialdian bertan banatu izan dituzte bertso-paper lehiaketako irabazleen sariak baina aurten astebete lehenago egin dute sari-banaketa; bertso-musikatuekin osatutako emanaldi berezian Sutegi Elkartean.

Aldaketak aldaketa, bertsoa izan zen protagonista beste behin Usurbilgo frontoian. Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu, Aitor Mendiluze eta Andoni Egañak saio ederra osatu zuten. Umore finean aritu ziren bertsotan Inaxio Usarraldek jarritako gaiekin.

Iñaki Agirresarobe "Tola": "Bertso-eskolaren faltan herriko bertsozale batzuk antolatu dugu jaietako saioa"

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu