Gipuzkoako txapelketa - Azken final laurdena 2007-11-01

Mendiluze, Maia, Apalategi, Gaztelumendi, Esoain eta Gabilondo Tolosan, igandean

Usabal kiroldegian jokatuko da saioa, 17:00etan hasita. Bertsoa.com-ek zuzenean emango du

Igandean jokatuko da final laurdenetako azken saioa Tolosan, eta hor erabakiko da hurrengo faserako zerrenda osoa. Jon Maia, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Nahikari Gabilondo, Ibai Esoain eta Iñaki Apalategi arituko dira kantuan, Usabal kiroldegian, 17:00etan hasita.

Sailkapena
Sailkapenari dagokionez, orain artean, lau bertsolari daude zuzenean sailkatuak, bakoitzak bere saioa irabazita: Jexux Mari Irazu, Uxue Alberdi, Amaia Agirre eta Aitor Sarriegi, hurrenez hurren.  Puntuen arabera berriz, honako hauek ere sailkatuta daude: Iñigo Manzisidor, Jon Martin, Iker Zubeldia, Iñaki Zelaia, Ainhoa Agirreazaldegi, Unai Muñoa, Xabier Sukia eta Joxe Munduate. Beste bost berriz, igandeko puntuen baitan daude: Unai Agirre, Arkaitz Oiartzabal, Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Izagirre eta Aitzol Barandiaran.

Orain arte puntuz sailkatuak, azken saioaren faltan

1 Iñigo Manzisidor                  484,5
2 Jon Martin                            478
3 Iker Zubeldia                      476
4  Iñaki Zelaia                        476
5 Ainhoa Agirreazaldegi      474,5
6 Unai Muñoa                        474,5
7  Xabier Sukia                      474
8 Joxe Munduate                  471
9 Unai Agirre                         471
10  Arkaitz Oiartzabal              469
11 Iñaki Gurrutxaga             466,5
12 Iñigo Izagirre                    465
13 Aitzol Barandiaran            463


Saioen kronika www.gpuntua.com


Albiste gehiago

Nerea Bruño - Nafarroako bertsozale Elkateko lehendakaria 2025-09-08

«Nafarroako bertsolaritza goranzko joeran doa»

Larunbat gauean 21:00etan Mirari Martiarenak aurketuta 2025-09-02

Irailaren 13an hasiko da Hitzetik Hortzera

Datorren astean Bertsoa.eus-en 2025-07-16

Algortako Jaialdi Mundiala espazioan barrena

Unax Aizpurua Ibargarai - Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna 2025-06-16

«Gaitzeko maila izan da eta denak biziki ongi aritu dira»