Doneztebeko Zinema aretoan, arratsaldeko 19etatik aurrera 2009-05-30

Nafarroako Eskolarteko finala jokatuko da gaur

14 eta 18 urte arteko bertsolariak ariko dira kantuan. 10 bertsolari hasiko dira kantuan eta 6 pasako dira bigarren fasera.
 Gaur jokatuko da Nafarroako Eskolarteko bertsolari txapelketako finala. 14 eta 18 urte arteko bertsolariak ariko dira kantuan, Doneztebeko Zinema aretoan. Arratsaldeko 19etan hasiko da saioa. Honako 10 bertsolari hauek hartuko dute parte:

 Saioa Alkaiza
 Irati Majuelo
 Haizea Beruete
 Patxi Castillo
 Ioar Tainta
 Josu Sanjurjo
 Irati Arrieta
 Maialen Belarra
 Egoitz Gorosterrazu
 Amaia Elizagoien

 10 bertsolariek honako lan hau egin beharko dute:

 -Gai orokorra emanda bertso bana
 -Zortziko handian bukaera emanda bertso bana
 -Lau oinak emanda bina bertso

 Behin lan hauek osatuta, 6 bertsolari sailkatuko dira bigarren fasera. Bigarren zatian honako ariketa hauek egin beharko dituzte:

 -Zortziko handian ofizioka bina bertso
 -Zortziko txikian ofizioka bina bertso
 -Kartzelako lana:
   -Zortziko txikian puntu bati erantzun
   -Gaia emanda bakarka bertso bana 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu