Eguerdiko 14etan izango da, Euskari Irratian 2009-05-31

Azkoiti, Oiartzun eta Bilboko bertsoak gaur Hitza Jolasen

Bederatzikoan Luis Otamendik erantzungo dio Olasok jarritako puntuari.
 Hitza Jolas programa izango da gaur Euskari Irratian. Eguerdiko 14etatik 15etara bitartean entzun ahal izango da Xabier Sukiak aurkezten duen irratsaioa.

 Gaurko honetan, hiru bertso saiotako bertsoaldiak eskainiko ditu programak.

 Alde batetik, Azkoitiako jaialdia emango dute. Maiatzaren 8an izan zen saioa, eta honako bertsolari hauek kantatu zuten:

 Amaia Agirre
 Onintza Enbeita
 Andoni Egaña
 Egoitz Alkorta
 Iker Zubeldia
 Anjel Mari Peñagarikano

 Bestetik, Bilbon izandako Bertso Ziri Marra ikuskizuna ere entzungai izango da gaurkoan. Argia astekariak antolatu zuen saio hau. Bertan, bertsolaritza eta marrazkiak uztartu zituzten. Honako bertsolari hauek kantatu zuten:

 Fredi Paia
 Unai Iturriaga
 Miren Amuriza
 Igor Elortza

 Beraiekin batera Asisko Urmeneta marrazkilaria aritu zen.

 Azkenik, Oiartzungo Denboraren Makina emanaldiko bertsoak ere entzun ahal izango dira gaur. Honako bertsolari hauek kantatu zuten bertan:

 Anjel Mari Peñagarikano
 Amets Arzallus
 Sustrai Colina
 Iñaki Gurrutxaga
 Ander Lizarralde

 Jon Martin izan zen saioaren gidari.

 Bederatzikoa ataldean, berriz, Luis Otamendik erantzungo dio atzo Olasok jarritako puntuari.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»