Bertxoko sariketa 2007-11-10

Jokin Labayen eta Eneritz Artetxe dira lehen bi finalistak

Bertxoko sariketa berriak asteburu honetan jokatu du lehen kanporaketa eta bertan Jokin Labayen eta Eneritz Artetxe gelditu dira aurren bigarren. Bi hauek dira abenduaren 1ean jokatuko den finalerako sailkatu direnak.

Ariketa bereziz betetako saio batean, Jokin Labayen eta Eneritz Artetxe gailendu dira. Beste bi kanporaketa ere jokatuko dira eta bakoitzetik beste bina bertsolari sailkatuta, Gasteizen jokatuko den finala osatuko dute.

Jokin Labayenek hasiera hasieratik erakutsi zuen besteak baino koxka bat gorago zegoela eta bera izan zen sailkatuetako bat. Beste sailkatua Eneritz Artetxe azkoitiarra izan zen, bertsoa txukun txukun osatzen du eta tarteka txispa pittin bat falta izan bazitzaion ere, saio ona osatu zuen. Erregularra behintzat.

Gorabehera handiagoekin ibili ziren gainontzekoak. Hodei Iruretagoiena oso ale politak utzi zituen, baina parean asmatzen ez bazuen, oso behera jaisten zen eta Egun batez kanuto doinuan ezin asmatuta ibili izanak, finaleko ateak itxi zizkion zarauztarrari.

Olatz Ibarluzea, Iker Agirre eta Andere Arriolabengoari buruz ere gauza beretsua esan liteke. Saioari denek eman zioten zerbait, denek jartzen zuten ideia freskoren bat, baina tarteka bertsoa ezin osatuz ibili ziren eta hor atera zuten aldea Jokin Labayen eta Eneritz Artetxek.

Bigarren finalerdia Etxebarri-Ibiñan jokatuko da azaroaren 17an eta Agurainen jokatuko den hirugarren finalerdiarekin, hau azaroaren 23an, osatuko da Gasteizko finala.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu