DONEZTEBEN JOKATU ZEN LARUNBATEAN 2009-06-01

Saioa Alkaizak irabazi du Nafarroako Eskolartekoa

Saioa Alkaizak irabazi du Nafarroako Eskolarteko txapelketa, helduen mailan, eta Josu Sanjurjo gelditu zen bigarren. Biek Euskal Herriko Eskolartekorako txartela lortu dute. Donezteben 60 lagun inguru bildu zen finalean eta Manolo Arozenak (Nafarroako Elkarteko lehendakaria) eta Bittor Elizagoienek banatu zituzten sariak. Datorren larunbatean, txikien mailako finala jokatuko da.
Saioa Alkaizak irabazi du Nafarroako Eskolarteko txapelketa, helduen mailan. Finala, Donezteben jokatu da asteburuan, Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatuta. Hamar bertsolari aritu ziren kantuan Joxema Leizaren gidaritzapean: Haizea Berueto, Patxi Castillo, Irati Majuelo, Iratí Arrieta, Amaia Elizagoien, Egoitz Gorrostarazu, Maialen Belarra, Josu Sanjurjo, Ioar Taintra eta Saioa Alkaiza. Hamarrek kanporaketa saioa jokatu zuten lehenbizi eta sei pasa ziren azken fasera: Amaia Elizagoien, Egoitz Gorrostarazu, Maialen Belarra, Josu Sanjurjo, Ioar Taintra eta Saioa Alkaiza. Iaz bezala, Alkaiza gelditu zen txapeldun, eta bigarren Josu Sanjurjo. Biek Euskal Herriko Eskolartekorako txartela lortu dute. Donezteben 60 lagun inguru bildu zen finalean eta Manolo Arozenak (Nafarroako Elkarteko lehendakaria) eta Bittor Elizagoienek banatu zituzten sariak.
Datorren larunbatean, txikien mailako finala jokatuko da Larraintzarren.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu