Bertsolari Txapelketa Nagusiak 2017-07-07

Jon Maia eta Unai Iturriaga lagun min baino gehiago

Beti gertuko harremana izandako bi neskaren paperetik aritu ziren 1997ko finalean. Azken aldian adiskidetasuna baino gehiago zen sentitzen ari zirena.

 Udazkenean hasiko da Bertsolari Txapelketa Nagusia. Bien bitartean, motorrak berotze aldera, 1986tik hona jokatutako finaletako bertsoaldirik onenak ari gara errekuperatzen Bertsoa.eus-en.

 Belaunaldi aldaketa 1997an

 1997an dagoeneko asko zabalduta zegoen bertsogintza. Herrialdeetako txapelketetatik hornitu zen urte hartako Bertsolari Txapelketa Nagusia. Araba eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketan 38 bertsolari aritu ziren; 58 partehartzaile izan zituen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak eta 18 bertsolari aritu ziren Nafarroa, Lapurdi, Baxenafarroa eta Zuberoako Bertsolari Txapelketan.

 36 bertsolarirekin abiatu zen 1997ko Bertsolari Txapelketa hura, eta belaunaldi berri bateko ordezkariak iritsi ziren Belodromoko finalera. Jon Maia, Maialen Lujanbio eta Jexux Mari Irazu lehenengoz aritu ziren finalean. Unai Iturriagak, Aritz Lopategik eta Mikel Mendizabalek berriz, bigarren finala izan zuten 1997ko hura. Dena den, dagoeneko finaletan beterano ziren bi bertsolari geratu ziren lehenengo bi postuetan: Andoni Egañak jantzi zuen txapela eta Sebastian Lizaso geratu zen txapeldunorde.

 Unai Iturriaga eta Jon Maia hamarreko txikian

 Bertsolari belaunaldiarekin batera hasi zen gaitegia ere berritzen. Unai Iturriagari eta Jon Maiari garai hartan ausartitzat jo zitekeen gaia egokitu zitzaien hamarreko txikian: beti adiskide izandako bi neska ziren, baina azken aldian beraien artekoa laguntasuna baino zerbait gehiago zela sentitzen hasiak ziren. Publikoan zurrumurrua sortu zuen gaiak. Eta bi bertsolariek gaiarekin eta testuinguruarekin jolas eginez ariketa ederra osatu zuten.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa