Nerea Ibarzabal - Elkarrizketa 2017-07-27

"Bertsoari nire bizitzan zer pisu eman erabaki behar dut"

Nerea Ibarzabal bertsolaria plazarik plaza dabil, batez ere Bizkaiko finalaren ondotik. "Galdera potoloei erantzun beharreko momentuan nago" dio elkarrizketako une batean. Gogoz, baina, saturazio punttu batekin ere bai. Feminismoak egunero salbatzen duela dio eta Ahalduntze bertso eskolaren lana azpimarratu du.

Nerea Ibarzabal bertsolaria (Markina-Xemein, 1994) Hitzetik Hortzera ikusi eta irratian bertsoak entzunez zaletu zen. Amaren aldeko familian zaletasun handia izan da eta ama-alabak elkarrekin kantari ere arituak dira. Iazko Bizkaiko finalaren ondotik jauzi bat egin du plazan eta Ibarzabalek aitortu du erabaki batzuk hartzeko garaian dagoela. Horietako bat, bertsoak zein pisu izatea nahiko lukeen bere bizitzan. Ez du bere burua identifikatzen bertso estilo batekin, denetik du gustuko, baita beste dispiplinak ere, rapa bereziki. Zenbaitetan sentitzen du bertsolariari ahots propioa izatea goizegi eskatzen ote zaion "Batzutan nahiko nuke 35 urte izan eta dena garbi eduki. Baina 23 ditut". Plaza handiei urruntasun puntu bat sumatzen die. Txapelketa Nagusian kantatuko du, aukera aprobetxatu nahi du dakiena egiteko eta diskurtso aldetik egin nahiko luke lanketa gehiena. Genero berdintasunean aurrerapen handiak ikusten ditu eta asko eskertzen du emakume sare bat antolatuta eta lanerako prest egotea.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu