Agenda 2017-08-04

Bertso ekitaldi ugari izango dira Gasteizko jaietan

Bertso ekitaldi ugari izango dira Gasteizko jaietan
Abuztuaren 5etik 9ra bitarte egunero saioak izango dira Aihotz Plazan eguerdiko 13:30ean. Horrez gain, saio musikatu bat, bertso pilota saio bat, bertso herri kirol saio bat, bertso-bazkari bat, "Kargak & Deskargak" saio berezia eta haurrentzako emanaldi bat izango dira.

 Gaur abiatuko dira Gasteizko jaiak. Urtero bezala, aurten ere bertsoak leku zabala izango du egitarauan.

 Egunero jaialdiak Aihotz Plazan

 Dagoeneko ohitura bihurtu den bezala, egunero-egunero bertso-saioak izango dira Aihotz plazan eguerdiko 13:30ean. Honako hau da plazako egitaraua:

 ABUZTUAREN 5ean, LARUNBATEZ
  Jon Maia
  Oihane Perea
   Gai-jartzailea: Aintzane Irazusta

 ABUZTUAREN 6an, IGANDEZ
  Paula Amilburu
  Sebastian Lizaso
  Xabier Terreros "Terre"
  Felipe Zelaieta
   Gai-jartzailea: Maialen Kortabarria


 ABUZTUAREN 7an, ASTELEHENEZ
  Peru Abarrategi
  Manex Agirre
  Ainhoa Agirreazaldegi
  Unai Iturriaga
   Gai-jartzailea: Oier Suarez
 
 ABUZTUAREN 8an, ASTEARTEZ
  Miren Amuriza
  Asier Rubio
  Julio Soto
  Julen Zulaika
   Gai-jartzailea: Unai Gomez

 ABUZTUAREN 9an, ASTEAZKENEZ
  Uxue Alberdi
  Ane Labaka
  Asier Otamendi
  Ruben Sanchez
   Gai-jartzailea: Nieves del Alamo

 Txosnaguneko eskaintza

 Horrez gain, txosnagunean ere izango da zerekin gozatua. Arabako Bertsozale Elkarteak, azken urteotako bideari segiz, txosna zabalduko du bertan. Honako egitarau hau izango da:

 ABUZTUAREN 4an, OSTIRALEZ, gaueko 23:00etan
  Bertso-saio musikatua
   Manex Agirre
   Aroa Arrizubieta
   Julen Zulaika
    Musikariak: Unai Mendibil eta Urko Salgado

 ABUZTUAREN 6an, IGANDEZ, eguerdiko 13:00etan
  Bertso herri kirola
   Serapio Lopez
   Asier Rubio

 ABUZTUAREN 8an, ASTEARTEZ, eguerdiko 14:30ean
  Bertso bazkaria
   Andoni Egaña
   Oihane Perea

 ABUZTUAREN 9an, ASTEAZKENEZ, goizaldeko 2:00etan
  Ordu txikiko bertso txapelketa

 Emanaldi bereziak

 Horiez gain, aurten bestelako eskaintza berezi batzuk ere izango dira:

 ABUZTUAREN 7an, ASTELEHENEZ, iluntzeko 21:00etan Aihotz Plazan hasita
  "Kargak & Deskargak" kaleko bertso eta musika ibiltaria
   Igor Elortza
   Unai Iturriaga
    Musikariak: Rafa Rueda eta Josu Zabala

 ABUZTUAREN 8an, ASTEARTEZ, iluntzeko 19:00etan Mendizorrotzako frontoietan
  Bertso pilota
   Aroa Arrizubieta
   Oihane Perea

 ABUZTUAREN 9an, ASTEAZKENEZ, eguerdiko 12:30ean Peñaflorida plazan
  "Petresku ez etsi!" haurrentzako bertso antzerkia
   Eneko Arrate
   Nerea Ibarzabal

Albiste gehiago

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-03-07

Hitzetik Hortzera Xabier Rico Arabako txapel emailearekin