Agenda 2017-09-01

Lizardi Sariko finala jokatuko da gaur Zarautzen

Lizardi Sariko finala jokatuko da gaur Zarautzen
Maider Arregi, Jokin Bergara, Joanes Illarregi, Beñat Jauregi, Nahia Sasco eta Gemma Urteaga sailkatu dira finalerako. Gaueko 22etan izango da saioa, Modelo Aretoan.

 Bertsolari gazteentzako sariketarik ezagunenetakoa izango da, beharbada, Zarautzen jokatzen den Lizardi Saria. Aurtengoan 41. edizioa antolatu dute bertso-eskolak eta udalak elkarlanean.

 Finala gaur gaueko 22etan

 Gaur gauean jokatuko da finala, Zarauzko Modelo Aretoan, gaueko 22etan hasita. Honako seikote hau sailkatu da finalerako:

 Maider Arregi
 Jokin Bergara
 Joanes Illarregi
 Beñat Jauregi
 Nahia Sasco
 Gemma Urteaga

 16 bertsolari finalaurrekoetan

 Finalerako seikotea joan zen asteko bi finalaurrekoetan erabaki zen. Abuztuaren 25ean honako zortzikote hau aritu zen kantuan:

 Paula Amilburu
 Eneko Araiztegi "Korta"
 Jokin Bergara
 Aitor Bizkarra
 Markel Eizagirre
 Oier Etxeberria
 Joanes Illarregi
 Nahia Sasco

 Abuztuaren 26an, berriz, honako bertsolari hauek jardun ziren bertsotan:

 Malen Amenabar
 Maider Arregi
 Patxi Castillo
 Beñat Jauregi
 Beñat Mujika
 Asier Rubio
 Aitor Servier
 Gemma Urteaga


 Basarri Saria

 Bat-bateko saioaz gain, bertso idatziek ere izango dute bere lekua gaurko ekitaldian. Urtero bezala, aurten ere Basarri Sariko sari-banaketa egingo da.

Oier kartzelan
2011-09-02 Zarautz

Arrate kartzelan
2011-09-02 Zarautz

Odei kartzelan
2011-09-02 Zarautz

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu