Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017 2017-09-23

Alaia Martinek irabazi du Baigorriko final laurdena

Alaia Martin nagusitu da Bertsolari Txapelketa Nagusiari hasiera eman dion Baigorriko final laurdenean. Bere jarraian sailkatu dira hurrenez hurren Aimar Karrika, Beñat Ugartetxea, Ander Lizarralde, Mikel Artola eta Xabi Maia. Bertsoaldi onenak bihar ikusgai izango dituzue Bertsoa.eus atalean.

Gaurko saioa irabazita Alaia Martinek azaroaren 1ean Iruneko finalaurrekoan kantatzeko txartela lortu du. Berarekin kantuan izango dira Aitor Sarriegi, Maialen Lujanbio eta puntuazioaren arabera sailkatuko diren beste hiru bertsolari.

Honela geratu da saikapena Baigorriko lehen final laurdenean:

Puntuazioa:

Alaia Martin: 712pt

Aimar Karrika:651,5pt

Beñat Ugartetxea: 631,5pt

Ander Lizarralde: 627pt

Mikel Artola: 620pt

Xabi Maia: 598,5pt

615 bertsozalek bete dute Baigorriko Ezker pareta frontoia. Datorren larunbatean, hilak 30, Seguran izango da Txapelketa Nagusiko bigarren final laurdena eta igandean Leitzan hirugarrena.

Baigorriko bertsoaldi onenak sareko plazan eta Hitzetik Hortzeran

Bihar goizean Bertsoa.eus atarian ikusgai izango dira lehen final laurdeneko bertsoaldi onenak. Hitzetik Hortzerak ere jarraipen zabala egingo dio Txapelketa Nagusiari eta Baigorriko bertsoak eskainiko dira bihar 15:00etan ETB1en. 

Segurako final laurdeneko sarrerak salgai

Segurako final laurdeneko sarrerak dagoeneko salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean eta bertako salmenta puntuetan. Egun horretan Euskal Herriko Bertso Eskolen Eguna ospatuko da Seguran eta egun osoko jaia antolatu du Euskal Herriko Helduen Bertso Eskolen Batzordeak. Informazio gehiago duzue www.bertsozale.eus atarian.

 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu