Arabako Bertso Kuadrilla artekoa 2018-02-15
Arabako Bertso Kuadrilla artekoa finalaurreko fasean sartuko da asteburuan. Hiru finalaurreko izango dira, saio bakarrera. Lehenbiziko saioa larunbat honetan izango da Araian, Araba Errioxako 'Txandrio' taldea eta 'Aramioko sobrak' taldearen artean.
Txandrio taldeko kideak dira: Orlando Arreitunandia, Iker Olabarrieta, Unai Bengoetxea, Arantxa Sobrino, Alazne Garcia, Ibai Roitegi, Josu Olano, Julen Zabala, Iruleko trikitilariak, Ainhoa Roitegi, Amagoia Garcia eta Edurne Azkarate. Oiongo Txandrio bertso-eskolaren inguruan osatutako taldea da.
'Aramaixoko sobrak' taldean berriz izenak adierazten du jatorria. Taldeko kideak dira: Unai Etxenausia, Peru Abarrategi, Martin Abarrategi, Paula Amilburu, Aitor Ugarte, Beñat Burgi, Maria Izaga, Izar Elorza, Eider Ballina, Idoia Asurmendi, Amaia Arregia, Aldai Zalakain eta Beñat Zalakain.
Egin beharreko lanak
-Agur kolektiboa (ez da puntuagarria)
-A taldeko batek B taldeko batekin ofizioka zortziko nagusian hiruna bertso
-Aurrekoak atzekoei, A taldeko batek B taldeko hiruri eta alderantziz, gai emanda, aurrekoak 3 bertso eta atzekoek bertso bana
-B taldeko batek A taldeko batekin ofizioka zortziko txikian hiruna bertso.
-Hiru punturi erantzun zortziko txikian (B taldeko bertsolariak A taldeko bertsolariari eta alderantziz).
-Asmakizuna A taldeko 3 kideen artean, puntuka, A taldeko batek hitza jakingo du eta taldekideei erantzungo die 3 minututan. Ondoren B taldekoek ariketa berdina.
-B taldeko bik A taldeko biren kontra ofizioka, Iparragirre doinua taldekidearekin erdibana osatuz, gaia emanda audio formatuan.
-Gaia emanda, talde bereko hiru lagunen artean hiruna kopla musikaz lagunduta.
Finalaurrekoa Araiako gaztetxean izango da. 19:00etan pikoteoa eta 19:30etan saioa.
Beste bi finalaurrekoak
Otsailaren 24an eta Martxoaren 3an izango dira beste bi finalaurrekoak, Amurrion eta Aramaion. Ibabeko Bertraren bilobak (Aramaio) eta Bapateroak (Gasteiz) ariko dira Amurrioko finalaurrekoan. Aramaioko saioan berriz, Errekaleor Bizirik eta Sumendi bete poto taldeak.
Finala martxoaren 17an izango da Gasteizen.
Basarri Saria irabazi duen sorta da 2025-07-11
Unax Aizpurua Ibargarai - Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna 2025-06-16
Atzo zendu zen Kuban 64 urte zituela 2025-06-13
Gaur aurkeztu dute Bilbon 2025-06-10
Danele Sarriugarte - Señora Sariketaren balorazio elkarrizketa 2025-06-05