Agenda 2018-05-04

Larunbatean hasiko dira Bilboko Udaberriko saioak

Hiru jaialdi eta bertso poteoa izango da, Santutxu auzoan. Oholtzapetik Artzeniagan, jaialdiak Abadiño, Bilbo zein Orexan eta txapelketa Balmasedan
Bilboko Udaberriko saioak larunbatean hasiko dira. Hiru jaialdi maiatzeko larunbat goizetan eta bukatzeko bertso poteoa, maiatzaren 25ean, ostiral iluntzean. Lehenengo saioan: Sustrai Colina, Etxahun Lekue, Maialen Lujanbio eta Oihana Bartra. 13:00etan, Santutxuko Karmelo plazan.

Bilboko zikloaz gain, asteburu betea dator: Oholtzapetik Artzeniagan, jaialdiak Abadiño zein Orexan, txapelketak Balmasedan eta hainbat lagunarteko saio.

Ikusi agenda osoa hemen

 

Albiste gehiago

Unax Aizpurua Ibargarai - Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna 2025-06-16

«Gaitzeko maila izan da eta denak biziki ongi aritu dira»

Danele Sarriugarte - Señora Sariketaren balorazio elkarrizketa 2025-06-05

«Ikusi dugu bertsoa utzi zuten pertsona horiek bertsotan perfektamente egiten dutela»

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-17

Gaztetxeak bertsotan Hitzetik Hortzeran