Udako Ikastaroak 2018-05-18

Bertsolaritza genero ikuspegitik aztertuko dute UEUko Udako Ikastaroetan

Bertsolaritza genero ikuspegitik aztertuko dute UEUko Udako Ikastaroetan
Ekainaren 25 eta 26an izango da ikastaroa, Iruñeko Katakrak liburudendan. Miren Artetxe eta Ane Labaka aritu dira ikastaroaren antolatzaile eta koordinatzaile lanetan. Hizlari gisan, berriz, Karine Etxeberri, Elixabete Perez, Arantzazu Loidi, Kristina Mardaras, Estitxu Arozena, Nerea Ibarzabal, Ixiar Eizagirre, Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Mari Luz Esteban, Jone Miren Hernandez, Oihana Iguaran, Ane Labaka, Maite Berriozabal, Mariñe Arbeo, Malen Amenabar, Iratxe Retolaza, Miren Gaztañaga eta Leire Lopez ariko dira.

 Bertsolaritzari buruzko ikastaro interesgarri bat izango da aurten UEUko Udako Ikastaroetan. Ekainaren 25ean eta 26an bertsolaritza genero ikuspegitik aztertuko dute Iruñeko Katakrak liburudendan.

 Egitarau oparoa

 Bi egunetan egitarau bete-betea izango da. Hauxe da programa:

 EKAINAREN 25ean, ASTELEHENEZ
 10:15-10:30 Aurkezpenak
 10:30-11:10 "Emakume bertsolarien memoriaren arrastoetatik barna". Karine Etxeberri
 11:10-11:50 "XX. mendeko emakume bertsolari bati begira XXI mendeko talaiati. Joxepa Antoni Aranberri Petriarena Xenpelar. Feminista oharkabean?". Elixabete Perez
 11:50-12:20 Atsedena
 12:20-13:20 Elkarrizketa/Mahai-ingurua. Arantzazu Loidi, Kristina Mardaras, Estitxu Arozena eta Nerea Ibarzabal
 14:00-15:30 Bazkaltzeko tartea
 15:30-16:10 "Bertsozale Elkartean Genero Taldea. 10 urteko ibilbideaz". Ixiar Eizagirre
 16:10-16:50 "memEntomologia: (h)arrak eta tximeletak". Maialen Lujanbio
 16:50-17:00 Atsedena
 17:00-17:40 "Begirada bat gaur egungo bertsolaritzari feminismotik". Mari Luz Esteban
 17:40-18:20 "Emakume gorputzen gainean egiten diren irakurketak eta sorkuntzarako mugimendu-marjina". Uxue Alberdi

 EKAINAREN 26an, ASTEARTEZ
 10:15-10:30 Aurkezpenak
 10:30-11:10 "Gorputz bat ikusten dut zure ahotsean. Gorputz generizatuak bertsolaritzaren soinu-bidean". Jone Miren Hernandez
 11:10-11:50 "Txapelaren itzala eta itzalaren txapela. Nola islatzen da hedabideetan emakume bertsolarien garaipena?". Oihana Iguaran
 11:50-12:30 Atsedena
 12:30-13:10 "Bertsolaritzan garatutako umorea(k). Zeri eta nola egiten diogu barre?". Ane Labaka
 13:10-13:50 "Gai denak ez daude jarrita". Maite Berriozabal
 13:50-15:30 Bazkaltzeko tartea
 15:30-16:10 "Beti Bezperako Koplak". Mariñe Arbeo eta Malen Amenabar
 16:10-17:20 Mahai-Ingurua. Iratxe Retolaza, Miren Gaztañaga eta Leire Lopez, Kattalin Minerrek gidatuta

 Saio musikatua ikastaroa ixteko

 Jardunaldiak ixteko "Ez da Kasualitatea" bertso-saio musikatua izango da entzungai. Danele Sarriugarte gai-jartzaile dela bertsotan ariko dira Miren Amuriza, Saioa Alkaiza, Maider Arregi eta Nerea Elustondo. Gari Otamendi eta Ixak Arruti ariko dira musikari lanetan.

 Izen-ematea zabalik

Miren Artetxe eta Ane Labaka bertsolari eta ikerlariak aritu dira ikastaroa antolatzeko eta koordinatzeko lanetan, Nevadako Unibertsitateko "Center for Basque Studies"-ekin elkarlanean. Izena emateko epea zabalik dago jada, eta nahi duenak aukera izango du hemen klik eginda.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri