Sariketak 2018-05-28

Idoia Granizo irabazle Barañaingo Kopla txapelketan

Idoia Granizo irabazle Barañaingo Kopla txapelketan
Hamasei bertsolarik hartu zuten parte, gaztetxean. Irati Majuelorekin jokatu zuen buruz burukoa. Doinu lanketa berezia egin dute aurtengoan, eta musikaren laguntzaz aritu dira kantuan.

Idoia Granizok irabazi du aurten Barañaingo Kopla sariketa, Irati Majuelorekin buruz burukoa jokatuta. Barañaingo bertso eskolak antolatzen du ekitaldia eta Denera 16 bertsolarik hartu zuten parte Gaztetxean jokatuko saioan. Parte hartu zutenak: Idoia Granizo eta Irati Majueloz gain, Ekain Alegre, Sahats Aleman, Ander Aranburu, Oihan Arizala, Jon Arrizibita, Beñat Astiz, Mintxo Astiz, Martin Berrizbeitia, Haizea Beruete, Ibai Carballo, Asier Ganboa, Ane Intxausti, Luis Mari Larreta, Iker Narbona eta Oskar Sanz de Acedo.

Doinu lanketa berezia
Barañaingoa kopla sariketa musikatua izaten da eta aurtengoan doinu lanketa egin dute sariketari begira. Antolatzaileek parte hartzaileei dozena bat doinu landuarazi zizkieten aldez aurretik ekitaldian baliatzeko.

Kopla musikatu sariketa urtero antolatzen da eta datorren urtean ere antolatzeko asmoa dute.

 Barañaingo Kopla Txapelketa

 

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza