"Bertsolari" aldizkaria 2018-06-06

Txapelketa Nagusiari buruzko ale berezia atera du "Bertsolari" aldizkariak

Txapelketa Nagusiari buruzko ale berezia atera du "Bertsolari" aldizkariak
Maialen Lujanbiok, Sustrai Colinak, Amets Arzallusek, Igor Elortzak, Aitor Sarriegik eta Beñat Gaztelumendik BECeko oholtzan izandako sentsazioez idatzitako artikuluak; Gorka Azkarate eta Manex Mantxolaren kronikak; Miren Amuriza, Maite Berriozabal eta Nerea Bruñoren arteko elkarrizketa eta Hedoi Etxarte, Jokin Bergara eta Eneko Bidegainen artikuluak biltzen ditu, besteak beste, ale berezi honek.

 Ohi duen bezala, Txapelketa Nagusia bukatu ondoren finalari buruzko ale berezia argitaratu du "Bertsolari" aldizkariak. Edukiz oparoa da aurtengo alea ere.

 Finalisten sentsazioak
 
 Azken urteotan egin izan duen bezala, finalisten sentsazioak biltzen saiatu da aldizkaria. Aurtengo aleak Maialen Lujanbioren, Sustrai Colinaren, Amets Arzallusen, Igor Elortzaren, Aitor Sarriegiren eta Beñat Gaztelumendiren artikuluak dakartza.

 Finaleko kronikak

 Oholtzapetik egindako kronikak ere jasotzen ditu aldizkariak. Aurtengoan Gorka Azkaratek egin du goizeko saioarena eta Manex Mantxolak arratsaldekoarena.

 Bestetik, Eneko Bidegainek epaimahaiaren lanaren inguruko artikulu bat ere idatzi du aldizkari honetarako. Joanito Dorronsorok, berriz, Txapelketa Nagusian ateratako doinuei bota die begirada.

 Txapelketari hiru begirada

 Bestalde, hiruko elkarrizketa bat ere osatu du Manex Mantxolak. Maite Berriozabal, Miren Amuriza eta Nerea Bruño elkartu eta txapelketaren inguruko solasaldi sakona osatu dute denen artean.

 Bestelako edukiak

 Horiez gain, bestelako edukiak ere badakartza ale bereziak. Hedoi Etxartek bertsolaritzaren inguruan duen begirada azaldu du bere artikuluan, gaur egun bertsolaritzak gizartean duen pisuaren zenbait gako azalduz. Jokin Bergarak, berriz, txapelketako bertsolazalegoaren inguruko artikulua osatu du, saioetan inkestak egiten aritu izanak eman dion esperientzia aprobetxatuta.

Ane Labakak, Aitor Servierrek, Oihana Bartrak, Jon Martinek, Oihana Iguaranek, Ainhoa Agirreazaldegik, Enare Muniategik eta Paula Herasek, berriz, kolaboratzaile gisa jarduten dute aldizkarian, eta zenbait lan osatu dituzte ale berezirako. Eta, bukatzeko, ohi bezala, Xabi Payak idatzitako gidoiari Patxi Gallegok egindako marrazkietatik abiatutako "Nork-Nori" komikiko beste atal batek ixten du aldizkaria.

 Argazki-sorta ederra

 Artikulu hauek denak, beti bezala, argazki-sorta ederrez hornituta datoz. Conny Beireutherrek osatutako argazki bildumak jantzi du aurtengo aldizkaria.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri