Agenda 2018-07-30

Zortzi saio daude iragarrita uztaila bukatzeko

Zortzi saio daude iragarrita uztaila bukatzeko
Algortako Kasino plazan, jaietan ohikoa den moduan, jaialdiak izango dira eguerdiz eta baita maratoia ere. Horrez gain, tradizio handiko jaialdiak izango dira Amasa-Villabonan, Altzon eta Garain. Galdakaon, Pasaian eta Orion ere saioak izango dira.

 San Inazio festak izaten dira uztail hondarrean Euskal Herriko hainbat txokotan. Gaurtik biharrera zortzi saio daude agendan iragarrita.

 Algortan jaialdiak eta maratoia

 Festetan ohikoa den bezala, egunero jaialdiak egiten ari dira Algortako Kasino plazan eguerdiko 13:00etan. Gaurkoan Miren Amuriza, Sustrai Colina, Aimar Karrika eta Inazio Vidal ariko dira bertsotan, Nahikari Ayo aurkezle dela.

 Bihar, berriz, egun seinalatua izango dute, maratoia izango baita. Eguerdiko 13:00etan Amets Arzallus, Arrate Illaro, Alaia Martin eta Aitor Sarriegi ariko dira bertsotan Araitz Lasaren esanetara. Ondoren, Aitor Sarriegi eta Amets Arzallusek jarraituko dute bertsotan, poteo giroan.

 Jaialdiak Amasa-Villabonan, Garain, Altzon eta Galdakaon

 Horrez gain, tradizio handiko jaialdiak ere egiten dira egunotan. Gaur bertan, Amasa-Villabonako Txermin auzoko Zubimusu ikastolan izango da hitzordua, gaueko 22:30ean. Miren Amuriza, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze dira bertsotan aritzekoak, Amaia Agirrek gidatuta.

 Orduerdi lehenago hasiko da Garaiko jaialdia, gaueko 22:00etan alegia. Uxue Alberdi, Igor Elortza, Unai Iturriaga eta Alaia Martin dira bertan aritzekoak, Ainhoa Urien aurkezle dutela.

 Tradizio handiko jaialdia da Altzoko jaietan egiten dena ere. Bihar gaueko 22:30ean pilotalekuan izango da saioa. Manuel Olanok gidatuta bertsotan ariko dira Sustrai Colina, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Haritz Mujika.

 Bukatzeko, Galdakaon ere jaialdia izango da bihar iluntzeko 19:00etan Tximelarren. Igor Elortza, Onintza Enbeita eta Unai Iturriaga jardungo dira kantuan eta Iñaki Beitia "Arbildu"-k egingo ditu gai-jartzaile lanak.

 Saioak Orion eta Pasai Donibanen ere

 Orion haurrei zuzendutako "Plaza irrintzika" emanaldia izango arratsaldeko 18:30ean herriko plazan bihar.

 Bihar bertan bertso-poteoa egingo dute Pasai Donibaneko txosnagunean, iluntzeko 19:30ean hasita. Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin dira bertan kantatzekoak.