Agenda 2018-09-14

Jaialdiak Lezon, Beran eta Azkaraten, Hernandorena sariketa eta beste hainbat ekitaldi

Jaialdiak Lezon, Beran eta Azkaraten, Hernandorena sariketa eta beste hainbat ekitaldi

Asteburu honetan ere bada non bertsoaz gozatu. Gaur, Lokornen, Legazpin, Otxandion, jataben, Gernika-Lumon, Hendaian eta Itziarko Lastur auzoan izango dira ekitaldiak. 

Otxandion, berto poteoan ibiliko dira Maialen Lujanbio eta Igor Elortza, 20:00eta hasita. Lekornen, bertsu afaria, Maddalen Arzallus eta Odei Barrosorekin, Xan Alkhat gai-jartzen dela, Etxebarne ostatuan, 20:00etan.

Legazpin, Txaber Altube, Ane Beloki eta Maider Arregi, bertso kalejiran, 20:00etan hasita. Gernika-Lumon, Andoni Egaña eta Unai Iturriaga, bertso afaritan, Zimela jatetxean, 21:00etan.

Itziarren, Lastur auzoan, Unai Agirre eta Agin Laburu arituko dira kantuan afaritan, 21:00etan hasita. Jataben, Aitor Esteban eta Asier Legarreta, bertso omenaldian, 14:30etan.

Hernandorena sariketa
Azkenik, Hendaian, Hernandorena Sariketako lehen kanporaketa jokatuko da ostiral honetan. Peru Abarrategi, Elixabet Etxandi, Asier Galarza, Paule Ixiar Loizaga, Unai Mendiburu eta Aitor Servier. Baleak elkartean, 21:00etan.

Larunbatean ere ekitaldi ugari
Lezon urteroko jaialdia izango da larunbatean: Andoni Egaña, Ane Labaka Mayoz, Sebastian Lizaso eta Eli Pagola, Amaia Agirrek gaiak jarrita. 19:00etan plazan.

Usurbilen, Urbil merkatalgunearen parkinean: Unai Agirre, Agin Laburu eta Aitor Mendiluze, Eli Pagolak gaiak jarrita. 13:00etan.

Beran, Amets Arzallus, Alaia Martin, Alazne Untxalo, Iker Zubeldia, Ainhoa Larretxeak gaiak jarrita. 19:30etan Kultur etxean. Artean, Maialen Lujanbio eta Oihana Iguaran, bertso poteoan, 12:30etan. Galdakaon, Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia, bertso bazkaritan, Kurtzeko plazan, 15.00etan.

Azkaraten, Azken Muga jaialdiaren baitan, bost bertsolari arituko dira kantuan: Maialen Akizu, Amets Arzallus, Bixente Gorostidi, Unai Iturriaga eta Aimar Karrika, Imanol Artolak gaiak jarrita. 17:00etan.

Iruritan, bertso bazkaria: Uxue Alberdi eta Julio Soto. Dulantzin, Bertsopelota: Oihane Perea eta Iratxe Ibarra, 13:00etan. Bilarren, Mahats bilketaren jai bezpera: Orlando Arreitunandia, Unai Bengoetxea, Maialen Lujanbio eta Iker Olabarrieta. 13:00etan.

Aramaion, bertsotruk topaketa, Aramaio, Gernika-Lumo eta Irungo bertso-eskolak. Donostian, Aieten, Andoni Egaña eta Alaia Martin, 11:00etatik aurrera. Bermeon balkoitik balkoira: Oihana Bartra, Iratxe Ibarra eta Jone Uria Albizuri. Gaztelu plazan, 13:00etan.

Zarautzen, Txakolin Eguna: Aitor Sarriegi eta Sebastian Lizaso, 12:00etan, plaza nagusian.

Igandean, Itziarren eta Getxon
Igandean, Itziarko Lastur auzoan, Nerea Ibarzabal eta Aitor Mendiluze, egun osoz. Getxon, Hitza dantzan emanaldia: Oihana Iguaran, Josu Landeta eta Itxaso Paia, egun osoan zehar

 

 

 

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra