Asteburuko bertso-agenda 2018-10-12

Improbisatzaileen bira, Taldekako Xilaba, Bizkaiko Txapelketa eta gehiago asteburuan.

Improbisatzaileen bira, Taldekako Xilaba, Bizkaiko Txapelketa eta gehiago asteburuan.
Taldekako Xilaba Xapelgoko lehen fasea, bertso-bazkariak, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako saioak eta asko gehiagorekin gozatzeko aukera izango da asteburuan. Informazio guztia sareko plazako agendan.

Urriak 12 ostirala

Muxika-n bertso-saioa izango da Gernikako bertso-eskolak antolatuta. Kantuan izango dira Ander Elortegi, Unai Iturriaga, Oihana Bartra eta Julen Ibarguengoitia "julenpo".

Gamere-n Xilaba taldekako lehen fasea hasiko da. Bertso-afari formatuan eta nor baino nor arituko dira Kantiniersak eta Ostatu batuak.

Donostia-n bertso-bazkarian kantuan izango dira Eli Pagola eta Alaia Martin. Lekunberri-n bertso jaialdia antolatu dute Julio Soto, Igor Elortza eta Alaia Martin-ekin. Urnieta-n bertso-afaria Oihana Iguaran eta Sebastian Lizaso-rekin. Lemoiz-en ere afaritan kantatuko dute Ekaitz Larrazabal "Katxo"-k, Jone Larrinaga-k eta Aitor Esteban-ek.

Nazioarteko Inprobisatzaileen bira, Gasteizen.

Ostiralean, Tomasita Quiala, Maialen Lujanbio, Xabi Igoa eta Areceli Arguello-k saioa berezia eskeiniko dute.

Urriak 13, larunbata

Taldekokako Xilaba Bertsu txapelketaren lehen faseko beste kanporaketa bat izango da larunbatez Altzumarta-n, bertso-afari formatuan. Kantuan arituko dira Eskukula eta Otsoaren 7 umeak taldeak.

Nazioarteko inprobisatzaileen bira, Baionan.

Biraren azken-aurreko emanaldia izango da Baionakoa. Bertan kantari arituko dira Jone Uria, Amets Arzallus, Tomasita Quiala eta Araceli Arguello.

Urriak 14, igandea

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Santurtzin.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa aurrera doa eta Santurtzin izango den bigarren kanporaketan oholtzara igoko dira Ekaitz Larrazabal "Katxo", Arrate Illarro, Eneko Abasolo "Abarkas", Joseba Barandiaran, Iñaki Iturriotz "Iturri" eta Malen Amenabar.

Basauri-ko San Fausto jaietan bertso-saioa antolatu dute Igor Elortza, Aitor Mendiluze, Oihana Bartra eta Alaia Martin bertsolariekin. Anoeta-n aldiz Euskal Jaiak ospatzen dihardute eta "Hitz neurtuan jolas" izeneko emanaldian oholtzara igoko dira Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia eta Andoni Egaña.

Nazioarteko inprobisatzaileen bira, Donostian.

Araceli Arguello-k eta Tomasita Quiala-k birako azken emanaldia eskainiko dute Donostian eta amaierako saioan kantukide izango dituzte Julio Soto, Jone Uria eta Amets Arzallus.

Gogoratu informazio guztia Bdb, bertsolaritzaren datu-basean aurkituko duzula.

Albiste gehiago

Unax Aizpurua Ibargarai - Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna 2025-06-16

«Gaitzeko maila izan da eta denak biziki ongi aritu dira»

Danele Sarriugarte - Señora Sariketaren balorazio elkarrizketa 2025-06-05

«Ikusi dugu bertsoa utzi zuten pertsona horiek bertsotan perfektamente egiten dutela»

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-17

Gaztetxeak bertsotan Hitzetik Hortzeran