Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2018-10-22

Txaber Altube ere finalaurrekora

Txaber Altube ere finalaurrekora
Abadiñarrak Lekeitioko finalaurrean kantatuko du. Ander Elortegi eta Unai Mendiburu gelditu dira bigarren eta hriugarren, hurrenez hurren.

Txaber Altubek irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa, Amorebieta-Etxanon. 300 bertsozaletik gora elkartu ziren atzo Zornotza aretoan eta honako hau izan da sailkapena:

Txaber Altube Sarrionandia       478
Ander Elortegi Garatea             472
Unai Mendiburu Valor               466
Ander Ucelay Aristi                   477
Inazio Vidal Gurrutxaga            419,5
Aitor Esteban Etxebarria           418


Saioan Itxaro Juaristi Olaetxea izan zen gai-jartzailea. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Jon Jaio Aiartzaguena, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izan da.


Lehen bi saioetan Imanol Uriak eta Malen Amenabarrek lortu dute finalaurrerako txartela, Gernika-Lumon eta Santurtzin irabazita. Kanporaketako bost irabazleak puntuaziorik onena duten beste bost sailkatuko dira finalaurrera, eta han izango dituzte zain 2016ko zortzi finalistak. Ikusi hemen behin behineko sailkapena.

Bertso hautaketa sarean
Kanporaketako bertsoaldi hauetaketa sarean izango asteazekenetik aurrera.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza