Donostian izan da aurkezpena 2018-11-27

Bertsolaritzaren bilakaera genero ikuspegitik azaltzen duen infografia aurkeztu dute

"Publikoki bertsotan egiten ez zuen emakumerik ez ezagutzetik emakume bertsolari belaunaldi oso bat plazetan ikustera igaro gara"

Bertsolaritzaren bilakaera genero ikuspegitik erakusten duen infografia aurkeztu dute Donostian. "Publikoki bertsotan egiten ez zuen emakumerik ez ezagutzetik emakume bertsolari belaunaldi oso bat plazetan ikustera igaro gara" adierazi dute aurkezpenean.

Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi, Miren Artetxe eta Ane Labakak landu dute gaia eta Txakur Gorria kolektiboko Malen Amenabarrek eta Mariñe Arbeok eraman dute irudietara, modu artistikoan eta begi kolpe azkarrean josotzeko moduan.

"Emakume bertsolariek, plazan lekua hartzeaz gain, begirada feminista ekarri dute bertsotara bertsolaritzaren sistema berrikusteko premia nabarmen utziz", adierazi dute.

Elkarlan asko bildu dituen proiektua izan da. Besteak beste, Argia Astekaria, Berria egunkaria, Jakin eta Lanku Bertso Zerbitzuak.  Eusko Jaurlaritzaren laguntza ere jaso du proiektuak. Horiek guztiek ere parte hartu dute proiektuaren aurkezpenean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza