Sarrerak salgai 2019-01-02

50. Bertso Eguna Barañainen, urtarrilaren 26an

50. Bertso Eguna Barañainen, urtarrilaren 26an
Goizean Andoni Egaña eta Xabi Zabalaren 'Enkarguz' emanaldia, gero bertso poteoa eta arratsaldean jaialdia 19:00etan. Bazkarirako txartelak eta arratsaldeko emanaldirako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.
Bertso Egunak Nafarroan beteko du mende erdia, Barañainen. 50. edizio hau Donostiatik kanpo egiten den bigarrena ere bada, iaz Mungian abiatutako bideari jarraipena emanez.

Aurten ere egun osoko egitaraua izango da. Goizean, 11:00etan Enkarguz emanaldia Alaitz ikastetxean, Andoni Egañaren eta Xabi Zabalaren emanaldi berria, Lankuren eskutik; doakoa izango da.

Eguerdian, poteoan ariko dira tabernaz taberna eta Euskal Herri osoko hamabi bertsolari ariko dira bidean kantari: Aitor Servier, Alaia Martin, Andoni Egaña, Arrate Illaro, Eli Pagola, Gorka Pagonabarraga, Mikel Lasarte, Miren Artetxe, Saioa Alkaiza, Sarai Robles, Unai Iturriaga eta Xabi Igoa. Ondoren bazkaria, 15:00etan.

19:00etan, jaialdia, auditorioan: Beñat Gaztelumendi, Julio Soto, Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio eta Xabat Gallatebeitia. Bertso eskola izango da emanaldiaren haria. Nerea Ibarzabal bertsolaria eta Aulki Jokoa saioan aurkezle ezagutu genuen Edurne Azkarate aritu dira prestaketa lanetan.

Bertso Eskolen Egunak ere bat egingo du
Bertso Eguna urte hasieran ospatzen da eta udazken hasieran Bertso Eskolen Eguna. 2019an, ordea, biak elkarrekin ospatuko dira. Hala, aipatu bezala, bertso eskola izango du gai Bertso Eguneko emanaldiak.
 
Sarrerak
Bazkarirako eta bertso emanaldirako sarrerak www.bertsosarrerak.eus gunean daude eskuragarri.

Bertso Egun hau Bertsozale Elkarteak, Barañaingo Udalak eta Barañaingo Bertso Eskolak antolatu dute lankidetzan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu