Gazte Sariketak 2019-01-07
Mikel Laboa gazte sariketako VIII. edizioa jokatuko da igande honetan Donostiako Antigua auzoan. Dokak eta auzoko jai batzordeak antolatuta, sei bertsolari gazte ariko dira kantuan: Irati Alcantarilla, Aitor Etxebarriazarraga, Jon Gurrutxaga, Nahia Ibarzabal, Haritz Mujika eta Itxaso Piquer. Dokan, 17:00etan hasita. Aurtengo edizioa Mikel Laboaren heriotzaren 10. urteurrenean dator.
Bertsolarien lanak
Bertsolariek egin beharreko ariketak honako hauek izango dira: 8 handian hiruna bertso, 8 txikian, hiruna bertso, 10 txikian, hiruna bertso, bi punturi erantzun eta hitzari bertso bat. Puntuazio onena duten bi bertsolariek buruz burukoa jokatuko dute: sei puntuko motzean hiruna bertso, puntutan sei bertso osatu arte, eta hiru bertso, nahi duten doinu eta neurrian.
Aurreko zazpi ekitaldietan honako hauek izan dira irabazleak: Unai Gaztelumendi (2012), Asier Azpiroz (2013), Maialen Akizu (2014), Nerea Ibarzabal (2015), Unai Mendizabal (2016), Nahia Sasco (2017) eta Joanes Illarregi (2018).
Basarri Saria irabazi duen sorta da 2025-07-11
Unax Aizpurua Ibargarai - Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna 2025-06-16
Atzo zendu zen Kuban 64 urte zituela 2025-06-13
Gaur aurkeztu dute Bilbon 2025-06-10