Osinalde saria 2019-04-17

Osatu da Osinalde Sariko finalisten zerrenda

Osatu da Osinalde Sariko finalisten zerrenda
Argazkia: Goierri TB
Joanes Illarregi eta Ibai Amillategi sailkatu dira Aztiri Bat elkartean egindako azken saiotik

Erabakita geratu dira apirilaren 27an Gabiriako Osinalde elkartean kantatuko dutenen izenak: Danel Olano, Eli Pagola, Ane Zuazubiskar, Oier Etxeberria, Joanes Illarregi eta Ibai Amillategi nabarmendu dira beraien saioetan.

Guztira 18 bertsolarik hartu dute parte finalaren aurretik jokatutako hiru saioetan. Ordizian, Zaldibian eta Gabiriako Aztiri Bat elkartean egin dira saioak, azken hau apirilaren 13an, joan den larunbatean; bertan Joanes Illarregik irabazi zuen Aztiri Saria, eta bigarren postua Ibai Amillategik eskuratu zuen. Kantuan aritu ziren baita ere Josune Aramendi, Peru Abarrategi, Beñat Mujika eta Ane Peñagarikano.

Osinaldeko finalerako hitzordua 20:30ean jarri dute, eta saioa afalostean egingo da, orain arte bezala. Gorde data!

 

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza