Udako ikastaroak 2019-04-30

Eman al duzu izena Uda Ikastaroetan?

Eman al duzu izena Uda Ikastaroetan?
"Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak" ikastaroa abuztuaren 22an eta 23an eskainiko da

Pasa den hilabatearen amaieran aurkeztu zen UPV/EHUko Uda Ikastaroen baitako eskaintza; tartean dago Mintzola Ahozko Lantegiak antolatutako eskola: "Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak".

Gai nagusi horren baitan hainbat hitzaldi eta mahai-inguru eskainiko dira Donostiako Miramar Jauregian, eta bertan parte hartuko dute Alberto Irazu, Harkaitz Zubiri, Iratxe Retolaza, Jon Maia, Josu Amezaga, Miren Artetxe eta Oihana Iguaran adituek; bigarren egunean, arratsaldean, komentatutako bertso saioa ere izango da Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal bertsolarien eta Maite Berriozabal gai-jartzailearen eskutik.

Eskaintza bereziak bizkor dabiltzanentzat

Izen-ematea zabalik dago, eta oraindik denbora dagoen arren, maiatzaren 31 baino lehen egiten dutenek UIKek eskaintzen duen prezio berezian egin ahalko dute matrikula. Gainera, Bertsozale Elkarteko bazkideek matrikula prezio erdian lortu dezakete; horretarako, mezu bat bidali behar da ikerkuntza@bertsozale.eus helbidera, eta matrikula berezi hau lortzeko prozedura azalduko zaie interesdunei.

Informazio gehiago www.uik.eus eta www.mintzola.eus atarietan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza