uda ikastaroak 2019-08-20

Mintzolak antolatutako Uda Ikastaroak, ate joka

Mintzolak antolatutako Uda Ikastaroak, ate joka
Abuztuaren 22an eta 23an "Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak" izenburupean hainbat hitzaldi eta mahai-inguru eskainiko dira Donostiako Miramar Jauregian. Oraindik izena emateko aukera dago.

EHUren Uda Ikastaroetan bertsolaritzak ere izango du bere lekua, Mintzola Ahozko Lantegiak bi eguneko ikastaroa antolatu baitu honen baitan. Euskal kulturaren transmisioaz eta aurrera begirako erronkez arituko dira hainbat aditu, eta hortik abiatuta, bertsolaritzak beste mugimendu batzuekin bizi dituen artikulazioez eta biziberritzeko gaitasunaz hitz egingo da. Izena emateko aukera dago oraindik hemen

Hemen egitarau xehetua:

Abuztuak 22. Euskal kultura eta bertsozaleak

9:00-10:00. Euskal kulturaren kontsumoa. Josu Amezaga.

10:00-11:00. Euskal kulturaren (ez) transmisioa. Iratxe Retolaza.

11:00-11:30. Atsedenaldia

11:30-12:30. Egungo bertsozaletasunaren argazkiak. Harkaitz Zubiri.

12:30-13:30. Mahai-ingurua: "Euskal kulturaren erronkak". Josu Amezaga, Iratxe Retolaza, Harkaitz Zubiri. Gidaria: Karlos Aizpurua.

 

Abuztuak 23. Bertsolaritzaren artikulazioak

9:00-9:45. Artikulazioa 1: Bertsolaritza eta Rocka. Alberto Irazu.

9:45-10:30. Artikulazioa 2: Bertsolaritza eta 90. hamarkadako bertsolari gazteak. Jon Maia.

10:30-11:15. Artikulazioa 3: Emakumeen presentzia egungo bertsolaritzan. Oihana Iguaran.

11:15-11:45. Atsedenaldia

11:45-12:30. Artikulazioa 4: Bertsolaritza eta hiztun berriak. Miren Artetxe.

12:30-13:30. Mahai-ingurua: "Bertsolaritza artikulatzen; haizea alde eta kontra". Oihana Iguaran, Miren Artetxe eta Jon Maia. Gidaria: Harkaitz Zubiri.

17:00-18:30. Komentatutako bertso-saio feminista. Nerea Ibarzabal eta Miren Amuriza. Gidari: Maite Berriozabal.

 

Informazio gehiago: www.uik.eus eta www.mintzola.eus

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu