Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019-11-22
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatuko da igandean Oiartzunen, Elorsoro kiroldegian. Honako sei bertsolari hauek ariko dira kantuan, 17:00etan hasita:
Beñat Gaztelumendi
Iñigo Mantzizidor
Alaia Martin
Amaia Iturrioz
Asier Azpiroz
Ane Labaka
Aurkezle lanak Inaxio Usarralde Arantzadik egingo ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izango dira: Aitor Gereñu Agirre, Eneritz Azkue Basurko, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Joxemari Altuna Berridi eta Gorka Segurola Dorronsoro ariko dira.
Bertsolariek egin dituzten lanak
Binaka, gaia emanda, hamarreko handian hiruna bertso.
Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
Binaka, gaia emanda, 6 puntuko motzean hiruna bertso.
Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.
Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera. Lehenengo finalaurrekoan Agin Laburu gailendu zen eta finalerako txartela eskuratu zuen.
Bertsoa.eus ere izango da igandean eta astean zehar sarean izango da bertso hautaketa zabala.
Azken finalaurrekoa Tolosan, abenduaren 2an, 17:00etan, Usabal kirodegian
Oihana Iguaran
Jon Maia
Jokin Uranga
Iban Urdangarin
Beñat Lizaso
Haritz Mujika
Aurkezle lanetan Saroi Jauregi ariko da.
Finala abenduaren 14an izango da Donostian, Illunben
Sarrerak salgai
Hiru final-erdietako zein Illunbeko finalerako sarrera salgai daude sarean www.bertsosarrerak.eus gunean.
Gaurko saioan Iker Iriarte Iribarrek egin ditu aurkezle lanak. Epaimahaia, berriz, hurrengoek osatu dute: Aitor Gereñu Agirre, Eneritz Azkue Basurko, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Joxemari Altuna Berridi eta Silvia Etxaniz Alberdi aritu dira.
Unax Aizpurua Ibargarai - Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna 2025-06-16
Atzo zendu zen Kuban 64 urte zituela 2025-06-13
Gaur aurkeztu dute Bilbon 2025-06-10
Danele Sarriugarte - Señora Sariketaren balorazio elkarrizketa 2025-06-05