Potokastak - bertso uhinak 2020-04-23

Uhinekin batera etxeko zakarraren txokoraino

Aukeratu zuen etxeko txoko goxoena: sukaldeko leiho ondoa, komuneko alfonbratxoa, sofa biguna edo logelako pareta zabalena… eroso jarri eta igo bolumena... badatoz bertso uhinak bertso-saretik zuen etxeetara!

Margoketa, argazkigintza, irakurtzea eta idaztea, lagunekin kontzertuetara joatea.. horiek denak gustuko ditu Saraik, orain inoiz baino gehiago ziurrenik… eta bertsoaren sorkuntzan zer?

Gaur gure uhinetan Sarai Robles!

Uhinekin batera etxeko zakarraren txokoraino

Zaborraren txokoa izango da gaurko Potokasteko uhinek dakarten mintzagaia. Bai, egia da, lehenengo inpresioan hondakinei buruz hitz egitea ez da oso atsegina. Zenbat poltsa, zenbat arazo, zenbat usain txar eta zenbat egiteke… Era guztietako zaborra dago presente gure egunerokoan.

Etor gaitezen orain etxeko zakarraren txoko honetara. Sukaldera, balkoira, zoko horretara. Hartu prespektiba, jarri bertara begira eta analizatu ikusten dena.

Kantatu ez, kontatu

Sarai, hamar urte dituzu. Azkenaldian eskolan birziklapenari buruzko saio ugari egin dituzue birziklatzeak gizartean eta mundu mailan duen garrantziaz jabetzeko. Bat egiten duzu guztiz birziklatzearen ideiarekin, baina zure etxeko zakarraren txokora begira zaude eta ikusi duzu zure etxean ez dela zakarra bereizten.... Iraultza txiki bat egitea erabaki duzu.

Autoerretratatu gintezke gure zakar poltsetan arakatzen?

Gure basurako zakarra berreraikiko bagenu asko jakingo genuke guri buruz. Zakarretara botatzen ditugun hondakinak banan bana berriz osatuko bagenitu etxez etxe, bertan bizi denaren irudi bat egin genezake... Gure hondakinen bitartez ezagutu eta definitu gaitzakete edo gaitezke.

Zakarrari nahikoa begiratu diogu gaurkoz. Uhin gehiagoren bila joko dugu beste norabaitera.

Entzun zabortegiak eta “usain txarrak” gaitzat hartuta Saraik egindako bertsoa.

Eskerrik asko Sarai eta zuei ere, zaindu eta segi bertsotan! Aio!

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu