Potokastak - bertso uhinak 2020-04-18

Sartu ohean eta jantzi izara burutik behera mamuen antzera

Aukeratu zuen etxeko txoko goxoena: sukaldeko leiho ondoa, komuneko alfonbratxoa, sofa biguna edo logelako pareta zabalena… eroso jarri eta igo bolumena... badatoz bertso uhinak bertso-saretik zuen etxeetara!

Maindirepean entzungo dugu gaurko uhin-sorta. Sartu ohean, kiribildu sofan edo jantzi izara burutik behera mamuen antzera. Eta adi gaurko bertso-uhinek dakartenari.

Izara artean uhinekin jolasean

Aitor Bizkarrak hartu gaitu Abadiñon. Bere bertso ibilbideaz, abesteko doinu gogokoenez eta xelebrekeriez galdetu diogu lehenengo. Eta zer moduz dabilen erantzun digu aurrena. Txikitako izarak, neguko eta udako izarak. Flanelazkoak, finagoak, hianbat kolore eta estanpaturekin. Izara deserosorik existituko al da? Eta lo egiteko izarekin leporaino tapatzen direnen zergatia… hori ezingo dugu inoiz jakin. 

Nolakoak dira Aitor Bizkarraren izarak?

Izarak eseki dituzte arropa zabaltzeko sokan. Gaur ere pixa egin duzu ohean eta beste behin ere garbitu behar izan dizkizute maindireak. Lotsa eta arduraren sentsazioak nahasten zaizkizu barruan. “Zer gertatzen zait?” pentsatu duzu. Eta hor zaude haizean dilin-dalatzen diren izarei begira.

 Zer kantatuko lioke Aitorrek gai honi?

Maindirepean entzun dugu gaurko saioa. Esna geundelakoan, edo agian lo? Edo ametsetan? Baina betiere bertsotan! Zaindu!

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu