Bertsoaldien bilduma 2020-12-23
Historia luzekoa da Bizkaiko bertsolari txapelketa eta oraingoan azken 3 txapelketek utzitako ale gutxi batzuk ekarri baditugu ere, asko izango dira publikoaren oroitzapenetan gordetzen diren bertsoaldiak. Bertsoa.eus atarian 2008tik 2018ra arteko txapelketak aurki daitezke, eta ez finaleko saioak soilik. Hona hemen nahi duenarentzat.
2014-12-20 BILBO | Orain dela sei urteko finalean Fredi Paia algortarrak eskuratu zuen txapela, buruz burukoan Arkaitz Estiballesekin aritu ondoren.
Euren buruaz beste egiteko geratu diren bi lagun dira Xabat Galletebeitia eta Arkaitz Estiballes, baina unea iristear denean, "itxaron bost minutu"...
Melillako hesia zeharkatzear den pertsona baten paperetik, bertso ederrak utzi zituen Oihana Bartrak ere.
Buruz burukoan Fredi Paiak txapela balio duten hiru bertso gogoangarri utzi zituen. Eskua emateko ordua zen, eta nola eman ere!
2016-12-17 BILBO | 2016.urte hartan Etxahun Lekue larrabetzuarrak jantzi zuen Bizkaiko txapela eta buruz burukoan Xabat Galletebeitiarekin aritu zen.
Erditzea prestatzeko ikastaroan ezagutu dute elkar Jone Uria Albizuri eta Etxahun Lekuek. Kafea bana, ume bana, sentsazio asko.
Nerea Ibarzabal aurten erretiratuko den gobernuaren auto ofizial bateko txoferraren ahotsetik aritu zen, zer ote zuen kontatzeko eta ausartuko ote zen zekien dena kontatzera?
2018-12-15 BILBO | Onintza Enbeita muxikarrak darama soinean jokoan jarri den azken txapela. Buruz buru Etxahun Lekuerekin aritu zen.
Laneko afaria, parranda eta karaokea. Parez pare enpresako zuzendari Nerea Ibarzabal eta langile Onintza Enbeita. Nork abestuko ote zuen zer....
Gogoratu gainontzeko bertsoaldi guztiak hemengo link honetan topa ditzakezuela. Espero dezagun hurrengo urtean bertsoaldi gehiago entzuteko aukera izatea. Bitartean ondo segi eta urte berri on!
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-20
Martxoak 8 - Emakumearen Nazioarteko Eguna 2025-03-05