Miren Artetxeren eskutik 2021-04-21

Bertsolaritzari buruz, Massachusetts-eko unibertsitatean

Bertsolaritzari buruz, Massachusetts-eko unibertsitatean
Apirilaren 19an hasi eta 23ra bitarte, astebeteko mintegia antolatu du University of Massachusetts Amherst-eko Euskal Kultur Ikasketak departamentuak. Bertsolaritzari buruzko irakurketa eta seminarioak gauzatuko dira, Miren Artetxe bertsolari eta ikerlariaren eskutik.

Bertsolaritzak azken hamarkadetan izan duen bilakaera izango dute ardatz. Tartean, landa eremutik espazio urbano edo hiritar baterako trantsizioa nola gauzatu den landuko dute, baita gizonezkoena zen espazioa espazio mixto bilakatzeko eman diren jauziak ere.

Miren Artetxe bertsolariarekin mintegi birtuala egingo dute; emakumeek bertsolaritzan duten leku gero eta handiagoaz edo Ipar Euskal Herriko bertso eskoletako gazteen egoeraz hitz egingo dute, besteak beste. Apirilaren 22an irakurketa berezi bat egingo da: ‘Basque Female Improvisational Poets: An auto-ethnographic perspective’.

Asier Altunak zuzenduriko ‘Bertsolari’ dokumentala ikusiko dute ere.

Miren Artetxek 2019an bukatu zuen bere doktorego tesia Euskal Herriko Unibertsitatean, ‘Ipar Euskal Herriko Bertso-Eskoletako Gazteen Hizkuntza Ibilbideak’ izenekoa eta Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena saria ere eskuratu zuen iaz.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza