I. Señora Sariketa 2021-04-23

Mutrikun arituko dira "Señorak" larunbatean

Mutrikun arituko dira "Señorak" larunbatean
Aurreko astean Aramaion izan zen aurreneko saioa eta bigarrena izango da Mutrikun egingo dena. Finala maiatzaren 8an izango da Lesakan.

Honako protagonista hauek izango ditugu larunbatean oholtza gainean, 17.00etatik aurrera: Ainhoa Agirreazaldegi, Aissa Intxausti, Oihana Arana, Oihana Bartra, Paula Amilburu, Saioa Alkaiza eta Maite Berriozabal, gaiak jartzen.

Sarrera guztiak agortuta dauden arren, jakin bertsoa.eus atarian ikusgai eta entzungai izango direla saioetako bertsoaldiak.

Finala, maiatzak 8an Lesakan

Mutrikuko saiotik bi bertsolari sailkatuko dira finalera eta bertan kantuan arituko dira Miren Artetxe eta Haizea Arana lehen saioko irabazleekin eta bi "señora gonbidaturekin". Finalerako sarrerak agortuta badaude ere, adi egon ondorengo egunetan.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza