I. Señora Sariketa 2021-04-26

Saioa Alkaiza eta Paula Amilburu ere, finalera

Saioa Alkaiza eta Paula Amilburu ere, finalera
Aurreneko saioa Aramaion jokatu ostean, larunbat honetan Mutrikun erabaki zen maiatzaren 8an Lesakan izango den finala.

Paula Amilburu eta Saioa Alkaizarekin batera Ainhoa Agirreazaldegi, Aissa Intxausti, Oihana Arana eta Oihana Bartra aritu ziren oholtza gainean,  eta Maite Berriozabalena izan zen gaiak jartzearen ardura. 

Finala, erabakita

Honenbestez, maiatzaren 8ko finalean Haizea Arana eta Miren Artetxerekin batera izango dira Paula Amilburu eta Saioa Alkaiza kantari. Horiekin batera azken unera arte sorpresa izango den "ohorezko señora gonbidatu" bikotea arituko da. Ainhoa Larretxeak jarriko ditu gaiak, Lesakako Arranoko terrazan.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza