I. Argi Baltza sariketa 2021-06-14

Imanol Uria garaile bigarrenean

Imanol Uria garaile bigarrenean
Argazkia | Lilibertso
Atzo jokatu zen Lilibertso bertso eskolak Jon Lopategi zenaren omenez antolatutako sariketako bigarren saioa. Imanol Uria algortarrak eskuratu zuen lehen postua eta ondoren, Mikel Retolaza izan zen bigarren.

Igandean izan zen Gautegiz-Arteagako frontoian bigarren kanporaketa hau. Kantuan aritu ziren Imanol Uria, Mikel Retolaza, Maite Sarasola, Leire Vargas, Ander Anakabe eta Nagore Beitia. Azkenean Imanol Uriak eskuratu zuen garaipena eta lehen kanporaketako irabazle Asier Galarzarekin batera finalean izango da. Gainontzekoak puntuazioaren araberako azken sailkapenaren zain egon beharko dira.

Hirugarren eta azken saioa Ajangizen izango da, Mendietako frontoian, eta kantuan arituko dira: Garazi Navarro, Koldo Gezuraga, Txaber Altube, Iruri Altzerreka, Ander Ucelay eta Koldo Muñiz. Saio guztiak bezala hurrengo asteko igandean izango da hau ere.

Finala Bermeoko Artza frontoian izango da ekainaren 27an. 

Sariketa berriz honi buruzko informazio gehiago jarraian aurkituko duzuen albistean.

 

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza