Ikerketa deialdiak 2021-07-20

Bertsolaritza ikertu duzu edo ikertu nahi?

Bertsolaritza ikertu duzu edo ikertu nahi?
Erantzuna baiezkoa bada, adi, bi deialdiok interesgarriak egingo zaizkizu eta: ikerketa proiektu sari bat eta GRAL sari bat eskainiko dituzte UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak.
 
Batetik, 2.000 euroko ikerketa proiektu sari bat eskainiko da. Oraindik egin gabe dauden ikerlanak garatzeko saria da hori, eta master amaierako lanen proiektuak lehenetsiko badira ere, beste ikerketa lan monografiko batzuen proiektuak ere onartuko dira.

Bestetik, amaituak dauden Gradu Amaierako Lanentzako sari bat ere eskainiko da. Jada amaituta dauden Gradu Amaierako Lanentzat da; azken bi ikasturteetan defendatutako lanentzat, zehazki. 500 eurokoa izango da sari hau.

Bi deialdien kasuan, unibertsitateko edozein jakintza alorretatik abiatuta, euskarazko kultur sorkuntza izan behar dute lanek ikergai; horietako bat izan daiteke, esan bezala, bertsolaritza. Urriaren 20ra arte aurkeztu ahal izango dira proiektuak eta lanak.

Informazio gehiago www.mintzola.eus eta www.ehu.eus/eu/web/laboakatedra atarietan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza